Martxan jarri du Barakaldoko Udaltzaingoak lehenengo radar mugikorra, hirigunean abiadura muga aintzat hartzen dela kontrolatzeko

0

Hurrengo hilotan funtzio pedagogikoa izango du radarrak; uda ostean, ordea, zehapena jasoko dute ezarritako mugak aintzat hartzen ez dituztenek Gurutzetan, Kastrexanan, BECeko atzealdean eta abarretan ibilgailuek abidura murrizteko herritarrek egindako eskariari erantzuten dio neurriak

Lehenengo radar mugikorra jarri du martxan Udaltzaingoak, eta horrela kontrolatuko du gidariek hirigunean ezarritako abiadura  aintzat hartzen dutela. Hiriko hainbat aldeetako auzotarrek egindako eskariari erantzuten dio neurriak, alde horietan onartua dagoena baino abiadura handiagoan zirkulatzen dela esana baitute.  Radarra martxan da dagoeneko, baina aurretiazko neurri modura, oraingoz. Uda ostean hasiko dira isuna jartzen abiadura-muga aintzat hartzen ez dutenei.

Gidariek ikusteko moduan jartzen da beti radar mugikorra, abiadura neurtzen ari direla jakin dezaten. Alde horretatik, radarra tripodeari bermatuta jar daiteke espaloian, bai eta Udaltzaingoaren ibilgailuetako batean edota Udaltzaingoaren Motor Unitateetako motoetako batean ere.

Hainbat auzotako bizilagunek aurkeztutako kexaren karietara hartu da neurria, alde haietan ibilgailuak bizkorregi zirkulatzen dutela, eta horrek oinezkoa arriskuan jartzen duela adierazi baitute. Zehatz-mehatz, Labe Garaien etorbideean, Resurrección María de Azkue ingurabidean, BECeko atzealdean, Ismael Gorostitza kalean, Kastrexanan eta aberretan.   «Udako hilotan datuak hartuz eta inguru horietan bizilagunek diotena egiaztatuz ari dira aztelana egiten agenteak, etorkizunean neurriak hartu ahal izateko», adierazi du Herritarren Segurtasuan arloko zinegotzi David Sollak. «Beraz, azterlanean diharduten bitartean ez dute isunik jarriko; uda ostean, ordea, ez bada ezarritako abiadura-muga aintzat hartzen, udaltzainak zehatzen hasiko dira», azpimarratu du.

Abiadura-mugak gainditzeagatiko zehapenek gutxienez 200 euroko kostua daukate,  eta gora egiten du abiadura igoz doan neurrian. Gidatzeko txarteleko puntuak galtzea ere ekar dezake.