EAE-ko sektore publikoak guztira 8.429 kontratu egin zituen 2022an, 1.865 m €-ko balioaz

0
PRUEBA

Astearte honetan bildutako Gobernu Kontseiluari EAEko sektore publikoko kontratazioa kudeatzeko 2022ko Memoriaren berri eman zaio. Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordeak egin eta onartu du memoria hori.

Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordea da Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeen kontratazio publikoaren arloko berariazko aholku-organoa, eta haren helburua da aholkularitza-eginkizuna betetzea, koordinatzea eta, kontratazio publikoaren arloan indarrean dagoen araudiaren arabera, haren esku-hartzea behar duten jarduketak garatzea, baita enpresen sailkapenarekin lotutako eginkizunak betetzea ere.

Xehetasunez, sailak, erakunde autonomoak eta sektore publikoaren gainerakoa bereizita, oro har, eta, nolanahi ere, 5.000 €-tik beherako kontratuak sartu gabe, memoria horretan islatzen da EAEko sektore publikoan guztira 8.429 kontratu egin zirela 2022an, 1.865 M €-ko zenbatekoaz, honela banakatuta:

EAEko sektore publikoa, guztira:  
  Kontratu kopurua Adjudikazio-zenbatekoa (BEZa barne)
Sailak 3.074 689.037.933,61
Erakunde autonomoak 447 21.077.426,36
EAEko sektore publikoaren gainerakoa 4.908 1.155.622.158,00
GUZTIRA 8.429 1.865.737.517,26