Eusko Jaurlaritzak milioi bat eurotan handituko du Guggenheim Bilbao Museoan parte hartzea artelanak erosteko helburuarekin

0

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 999.479 euro gehiago inbertitzea, 2023ko ekitaldian, “Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporánea de Bilbao, S.L.” erantzukizun mugatuko sozietateko kapital gehikuntzan. Horrela Eusko Jaurlaritzak 1.663 partaidetzako harpidetza izango du sozietate honetan. Helburua, hain zuzen ere, era guztietako artelan eta sorkuntza artistikoak erosi eta ustiatzea da, baita erakusketak eta arte-erakusketak antolatzea ere.

Ekarpen berriaren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak sozietatearen kapitalean 60.406.914,09 euroko partaidetza izango du, 100.509 partaidetzarekin. Kapital sozialaren %50eko partaidetza izango du, eta beste % 50a Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio. Guztira, «Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporáneo de Bilbao, S.L.» enpresaren kapital soziala 120.813.828,18 eurokoa izango da, eta guztira 201.018 partaidetza izango ditu.