Eusko Jaurlaritzak Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren agindua onetsi du. Horren bidez EAEko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzen 2023rako deialdia egin da, ITSASPEN Programa.
2023rako aurrekontu-zuzkidura 500.000 eurokoa da, eta bi laguntza-ildoetan banatuko da:
- Itsasertzeko ekonomia eta biztanleriarako oinarrizko zerbitzuak ezartzeko laguntzak. Udalerrietara zuzenduta, zuzenean edo honako hauen bidez: beren erakunde autonomoak, eskubide publikoko erakunde publikoak, elkarte publikoak, fundazio publikoak, izaera juridikoa duten udalerriko partzuergoak, mankomunitateak eta eskualdeak.
- Itsasertzeko ondasuna kontserbatu eta hobetzeko laguntzak. Administrazio publikoei zuzenduta, zuzenean edo honako hauen bidez: beren erakunde autonomoak, eskubide pribatuko erakunde publikoak edo sozietate publikoak.
ITSASPEN laguntzen bidez oinarrizko zerbitzuak eta biztanleen bizi-kalitatea hobetu nahi da, baita itsasertzeko herriak biziberritu eta eraberritzen eta horiek garatzen laguntzen duten jarduera ekonomiko berriak sortzen lagundu ere.
Eskaerak aurkezteko epea:
Eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da 2023ko abuztuaren 30etik irailaren 29ra arte.
Eskaeren inprimakiak eta deialdiari buruzko informazio guztia eskura egongo da honako webgune honetan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindua argitaratzen denetik: www.euskadi.eus/servicios/0113709.