Kontsumobide – Kontsumoko Euskal Institutuaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza-hitzarmena sinatzea onartu da

0
PRUEBA

Jaurlaritzaren Kontseiluak, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak proposatuta, Kontsumobide – Kontsumoko Euskal Institutuaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko Lankidetzarako Esparru Hitzarmena onartu du.

Kontsumobidek eta Euskal Herriko Unibertsitateak 2014an sinatu zuten lehen hitzarmena, eta 2020an berritu zuten, nahiz eta pandemiaren inguruabarrek ezinezko egin zuten hurrengo urteetan baterako jarduerak gauzatzea.

Orain, hitzarmen hori berritzea erabaki da, baterako lan teknikoari berriro ekin ahal izateko eta unibertsitateko publikoarentzat kontsumo arduratsuari buruzko prestakuntza-proposamen berriak abian jarri ahal izateko.

Hitzarmenak ildo beretik jarraitzen du, EHUk eta Kontsumobidek abian jar dezaketen ekintza bateratu ororen esparru izan nahi baitu: lanaldi puntualetatik hasi eta datorren ikasturtean hasiko diren prestakuntzetara, aholkularitzatik pasatuta.

Hala, ezaugarririk garrantzitsuena da, oraingoan, hitzarmena ikasleei berariaz zuzendutako prestakuntza-ekintzetarako esparrua dela.