- Hamalau erakunde publiko eta pribatu hautatu dira abian jartzeko
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak 834.000 euro bideratuko ditu programa esperimentalak finantzatzeko bazterketa-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonei gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko. Zehazki, hamalau erakunde pribatu hautatu dira egikaritzeko, hirugarren sektorekoak zein sektore publikokoak.
Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur erabaki du zuzeneko hamalau dirulaguntza ematea beste hainbeste erakunderi, laguntza-proiektu esperimentalak finantzatzeko. Horien bidez, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistema osatzen duten sistemen arteko koordinazio-protokoloak zehaztu nahi dira, onuradunek eskatutako laguntzak modu eraginkorrean emango direla bermatzeko, eta, horrela, haiek laneratzea hobetzeko.
Euskal gizarteak gero eta desberdintasun handiagoa du, eta gero eta bazterketa-tasa handiagoa dago. Hori dela eta, horiei aurre egiteko estrategiak garatu behar dira, inklusio-sistema egituratzen duten eragileak indartuz, herritar kalteberenen babesari eusteko; izan ere, azken urteotan bizi izan den krisi-egoeraren ondorioz, haien premiak areagotu egin dira.
Abian jarriko diren ezaugarri bereko proiektuak garatzeak ondorio horiek arintzen lagunduko du, ahulezia desberdinak dituzten pertsonen premia ugariei erantzungo dien sare-lan baten bidez.