Bingen Zupiriak 2023ko Donostiako Klasikoaren aurkezpenean parte hartu du

0
  • 25 talde abiatuko dira dira Donostiako Klasikoaren 42. edizioan
  • Nazioarteko tropeleko izen handi ugari daude dagoeneko dortsalen behin-behineko inskripzio zerrendan

Donostiako Klasikoa lasterketaren aurkezpen ofiziala egin da gaur Donostiako udaletxean. Ekitaldian ibilbide ofizialak eta iazkoarekin alderatuta egin diren aldaketak aurkeztu dira. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak  adierazi duenez, «Donostiako Klasiko honek urtero laguntzen digu gu geu garena mundu mailan erakusten. Izan ere, maila honetako lasterketa batek mundu osoko zale, komunikabide eta kazetarien arreta bereganatzen du, eta hori baliagarria zaigu mundura irekitzeko eta nazioarte mailan geure burua erakusteko. Baina azken asteetan, txirrindularitza eta kirolak, oro har (Tour, IronMan), jai orokortu ere bihurtu dira.  Txirrindularitza zaleak izan zein ez, azkenaldian, ziurrenik urte zailak bizi izan ditugulako (pandemia…), transmititu ezin izan dugun poztasun hori bideratzeko modu bat aurkitu dugu. Haurren, gazteen zein helduen arteko poz orokortua, hainbat belaunaldi elkartu dituen poza. Eta horretarako “aitzakia” kirola izan da. Uztailaren 29an beste aukera bat daukagu horrelako poz uneak bizitzen jarraitzeko eta txirrindulariei zein txirrindularitzaren munduari helarazteko».

Ekitaldian, Sailburuarekin batera, honako hauek ere parte hartu dute: Eneko Goia, Donostiako alkateak, Iñaki Gabarain, Donostiako Kirol zinegotziak, Goizane Álvarez, Kultura, Kooperazio, Gazteria eta Kirol diputatuak, Idoia González Larrabe, TotalEnergies entitatearen marketin, marka eta komunikazio arduradunak, Mikel Arrillaga, Eusko Labeleko marka eta merkatuen ataleko arduradunak, eta Julián Eraso, OCETAko presidenteak.

Donostiako Klasikoaren inskripzioen behin-behineko zerrendan txirrindulari handiak aurreikusi dira, besteak beste: Julian Alaphilippe eta Klasikoko azken irabazlea, Remco Evenepoel (Quick-Step Alpha Vinyl Team), 2021eko Klasikoko irabazle Neilson Powless, (EF Education – Easypost), Carlos Rodríguez (Ineos-Grenadier), Alex Aranburu (Movistar), Simon Yates (Jayco Alula), Tony Gallopin (LDL-Trek), Juan Ayuso (UAE Emirates), Mikel Landa eta Pello Bilbao (Bahrain Victorious), Ion Izagirre (Cofidis), baita beste asko ere.