Loco Polo, polo tradizionalaren alternatiba berritzailea

0
PRUEBA

2015ean, Oier Almandozek eta Iñigo Galdonak, haurtzaroko bi lagunek, ordura arte inoiz ezagutu ez zuten produktu bati erreparatu zioten. Brasileko produktu tipikoa zen, polo bete bat bezain sinplea, baina ezberdina. Bata Txinatik eta bestea New Yorketik, aurkikuntza hau beren jatorrizko hirira, Donostiara, eramateko ideiari forma ematen hasi ziren. Eta, horrela, 2017an, Loco Polo sortu zen, polo beteen konpainia bat, polo tradizionalaren errezeta birformulatu duena alternatiba berritzaile bihurtzeko.

“Donostiako gure lantegian poloak sortzen ditugu betegarri harrigarriekin. Gainera txokolatez busti eta topping-ak gehitzea ere posible da. Osagai % 100 naturalekin lan egiten dugu, eta 900 erreferentzia baino gehiagoko errezeta-liburua dugu. Horri esker, artisau moduan ia edozein zaporeko poloak ekoizten ditugu”, azaldu du Iñigo Galdonak, Loco Poloren sortzaileetako batek. Dendetan 30 erreferentzia inguru izaten dituzte, txandakatze etengabean daudenak urteko denboraldiaren arabera, eta pertsona zeliakoentzako, beganoentzako eta diabetikoentzako aukerak izaten dituzte.

Gipuzkoako hiriburuan lehen denda ireki zuenetik, SPRI Taldearen Hazinnova programan parte hartu duen marka, Espainiako eta nazioarteko lurralde osoan hedatu da, askotariko salmenta-formatuei esker. Hala azaltzen du Galdonak: “Hiru salmenta-mota ditugu. Alde batetik, dendak daude, eta gaur egun bederatzi ditugu Espainian, Donostian, Bilbon, Madrilen, Sevillan, Zaragozan, Lleidan, Sitgesen, Rotan eta laster Tenerifen; eta bi Frantzian, Lillen eta Bordelen. Bestalde, Pop-Upak ditugu, Madrilen, Bartzelonan eta Omanen, Ekialde Hurbilean. Eta, azkenik, 100 Mini Corners baino gehiago daude, Espainiako hainbat hiritako errestaurazio-negoziotan kokatuak, batez ere Andaluzian”.

2 milioi bere hedapena bultzatzeko

Pasa den 2022an Omanen sartu ondoren, “datozen urteetan Persiar Golkoan negozio-lerro berriak garatzeko hazia erein izana” esan nahi du horrek, Galdonaren arabera; duela gutxi bi milioi euroko finantzaketa-erronda itxi du. Inbertitzaile amerikar batek gidatuta, kapital-injekzio hori funtsezkoa izango da marka hedatzeko prozesuan. “Zalantzarik gabe, jauzi oso garrantzitsua egiteko eta kategoriaz igotzeko aukera emango digu, baina, horretaz gain, gugan jarritako konfiantzak ilusio eta erantzukizun izugarria sortzen digu”, onartu du sortzaileetako batek. Horrela, datozen urteetan konpainiak beste herrialde batzuetan sartzea aurreikusten du, hala nola Estatu Batuetan, Australian, Erresuma Batuan, Portugalen eta Alemanian.

Era berean, konpainiak espero du 2023an 1,5 milioi unitate baino gehiago ekoiztea, hau da, 4,5 milioi euro inguru fakturatzea. “Gure lehentasun nagusia prozesuak finkatzea eta merkatu nazionalean ezartzen amaitzea da, marka nazioarteko lurraldean hedatzen eta sendotzen jarraitzeko”.

Urtarotasuna gainditzeko produktu berriak

Produktu hotza denez, batez ere bero-hilabeteetan kontsumitzen dena, konpainiak urtarokotasunaren erronkari egin behar dio aurre. Hori gainditzeko, duela urte batzuk Hot Polo merkaturatu zuen, “hotz denboraldietan gailentzen den poloz betetako gofre bat”, adierazi du Galdonak.

Orain, konpainia txokolate-produktu berriak garatzen ari da, marka atenporal batean bihurtzeko, urte osoan kontsumitu daitezkeen produktuekin. “Locobon produktuan ari gara lanean, Loco Poloren norabidea erabat aldatuko duen bonboi izoztu betea da, hamabi zaporeko txokolatezko estaldura dituena“, adierazi du sortzaileetako batek. “Gure produktu nagusietako bat izatea nahi dugu”.

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.