Umeentzako irakurketa klubetan aurrematrikula egiteko epea zabalik Eibarren

0

Klub hauen asmoa gurasoek eta haurrek irakurketa konpartitzeko une bat izatea da. Hilean saio bat eskainiko da aditu baten eskutik.

Helburuak

  • Irakurketa sustatu, batez ere euskarazko liburuen irakurketa
  • Liburutegia ezagutarazi
  • Kalitatezko liburuak ezagutu
  • Guraso eta haurraren arteko irakurketa giroa sortu, gero etxeetan ere hori berori egin dezaten
  • Gurasoak ozenki irakurtzen trebatu
  • Haurrek giro lasai batez gozatu
  • Irakurketa prozesuan parte-hartze lasaia lortu

Aurrematrikula irailaren 1etik 22ra. Talde bakoitzean hartu ahal ditugun baino ume gehiagok izena ematen badu, zozketa egingo da. Asistentzia derrigorrezkoa da. Hutsegiteak ahalik eta arinen adierazi beharko dira Liburutegiari. Aurretik abisatzen ez diren hutsegiteak, ez justifikatuak kontsideratuko dira. Hutsegite bi izateak, irakurketa klubaren kanpo egoteak ekarriko du. Taldea osatzeko gutxienez 6 ume behar dira.

Non eta noiz: Umeen Liburutegian, hilero, astelehenetan.

Dinamizatzailea: Saroa Bikandi

Jardueraren prezioa: Dohainik.

Hizkuntza: Euskara.

  • AZALERAKO IPUINAK

Helburua: Entzumena, kontaktua, ikusmena, usaimena eta dastamena literaturara ate ireki bat izan dadila.

Abesti, ipuin laburrak, hitz jokoak, poemak… berreskuratuko dira eta azalerako ipuinetan erabiliko dira, liburuak eskaintzen dituzten baliabideak ezagutuz.

NorentzatUrte bateko umeak eta Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urteko gelako umeak, amak, aitak edo tutoreak lagunduta.

Ordutegia: 17:00 – 17:45 edo 18:00 – 19:00, taldeen arabera

Aurrematrikula egiteko sakatu hemen. Taldeak osatu ondoren, onartuek izena emateko inprimakia bete beharko dute Liburutegian.

  • LIBURUEN POLTSA

Helburua: Irakurzaletasuna eta liburuekiko atxikimendua sortu, jokoen eta dinamiken bitartez, umeen nahiak, interesak eta fantasia pertsonalak abiaburutzat hartuta.

Norentzat:

1. Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko gelako umeak.

2. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeak.

Ordutegia: 18:00 – 19:00 edo 19:00 – 20:00, taldeen arabera.

Aurrematrikula egiteko sakatu hemen. Taldeak osatu ondoren, onartuek izena emateko inprimakia bete beharko dute Liburutegian.