Astekonomiak kontu ekonomikoen aurrerapena jaso du gaur, baita prezio industrialen eta ostatu-gauen bilakaera ona ere

0

Bigarren hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenak emango dio gaur hasiera Astekonomiari. Asteko adierazle ekonomiko garrantzitsuenen laburpena da, prezio industrialen bilakaera onari arreta jartzen diona, baita ostatu-gauei dagokienez ekain batean lortutako errekorrari ere.

Eustaten kontu ekonomikoen aurrerapenari erreparatuta, Euskadiko BPGd-a % 1,6 hazi zen aurreko urteko bigarren hiruhilekoaren aldean. Era berean, hiruhilekoen arteko terminoetan, hazkundea % 0,5ekoa izan zen (aurreko aldiko erregistro bera), eta dagoeneko hamabi hiruhileko metatu dira tasa positiboekin.

Bestalde, Eustatek argitaratutako azken datuen arabera, prezio industrialek % 5,9ko jaitsiera izan zuten ekainean aurreko urteko hilabete beraren aldean. Horrela, dagoeneko hiru hilabete jarraian dira urte arteko tasa negatiboetan, energiaren prezioek izandako bilakaeraren ondorioz (–% 27,3).

Azkenik, ekainean, hotel-establezimenduetako ostatu-gauak % 6,5 igo ziren aurreko urteko hilabete beraren aldean. Guztira 652.000 ostatu-gau baino gehiago egin ziren: ekaineko zifrarik altuena serie historiko osoan.

Asteroko laburpen hau (Ekonomia Zuzendaritzak egina da “Astekonomia” izenarekin) minutu bateko iraupeneko bideo hauen oinarria da, gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena erraztea helburu duten bideo hauena, hain zuzen.