Begoña Orbegozok Germán Hayeck beka jaso du, Estatu Batuetan master bikoitza egiteko

0

Bilboko Ingeniaritza Eskola Fundazioak urtero 3.000 euroko beka bat emango du, Eskolako ingeniaritza ikasleen nazioarteko prestakuntza aurreratua bultzatzeko.

Bilboko Ingeniaritza Eskola Fundazioak eta Bilboko Ingeniaritza Eskolak Germán Hayeck Blanco beka sortu berria jasoko duen lehenengo ikaslea hautatu dute. Begoña Orbegozo Rodríguezek, Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterreko ikasleak, 3.000 euroko beka jasoko du, atzerrian unibertsitate prestakuntza osatzeko eta titulazio bikoitza lortzeko. Zehazki, ikasleak Master of Electricity Markets ikasiko du Illinoisko Teknologia Institutuan (Chicago). Ekitaldia, oso hunkigarria, uztailaren 19an egin da Bilboko Ingeniaritza Eskolan, eta gazteak Begoña Taramundi German Hayecken alargunaren eskutik jaso du beka. Saioa Herrero Bilboko Ingeniaritza Eskolako Nazioarteko Harremanetarako zuzendariordeak eta Francisco Javier Campa Bilboko Ingeniaritza Eskola Fundazioko zuzendariak ere parte hartu dute. Natalia Alegría Graduondoko zuzendariordea, Ion Agirre Ikasleen Koordinazioko zuzendariordea eta Cristina Barturen Bilboko Ingeniaritza Eskola Fundazioko idazkaria ere bertan egon dira.

Germán Hayeck Blanco beka, Bilboko Ingeniaritza Eskola Fundazioak kudeatua, urterokoa da, eta 2022an eratu zen, Bilboko Ingeniaritza Eskolako industria ingeniari doktore Germán Hayeck zenduaren borondatez. Bere familia-enpresatik ibilbide profesional oparoa izan zuen urak kanalizatzeko eta edangarri bihurtzeko azpiegituren arloan. Hiru mila euroko bekaren helburua da Eskolako ikasleei laguntzea beren prestakuntza atzerriko zentro ospetsuetan prestakuntza osatzen, eta esperientzia horrek gure inguruko enpresetan eragina izan dezan itzultzean.