Herritarren Partaidetzako 2023ko dirulaguntzak eman dira Donostian

0

Donostiako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko uztailaren 18an, Herritarren Partaidetzako Zerbitzuaren diru-laguntzak ematea onartu du.

Ekarpen ekonomiko hauek gizarte mugimenduen lana sustatzeko helburua dute, gizarte sare kritiko, sortzaile, autonomo eta erreferentziala ahaldundu asmoz, elkarlana eta elkar ezagutza handitu eta gizarte kohesioa indartze aldera.

Bi eranskinetan antolatzen da Herri Partaidetza saileko deialdia: batetik 2.1 eranskinaren baitan denon intereseko gaietan herritarren parte hartzea sustatzen duten proiektuetarako dirulaguntzak daude, eta bestetik 2.2 eranskinean auzo elkarteei zuzendutakoak.

Herritarren partaidetza sustatzen duten proiektuak

Honako hauek dira dirulaguntza jaso duten 8 proiektuak:

  • Igeldoko Herri Kontseilua
  • Lotura Giza Garapena Koop. Elk. Txikia
  • Uliako Auzo Elkartea
  • Zehar-Euskadi Elkartea
  • Altza XXI Herri Ekimena
  • Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkartea

Lurraldetasunari dagokionez, horietako 5 hiri mailan planteatzen dira; beste 3 proiektuk lurralde-ikuspegi espezifikoagoa dute, eta Altzan, Igeldon eta Ulian garatuko dira, hurrenez hurren. Lehen biek eremu horietako bizitza komunitarioan eragiteko asmoa dute, eta Altzakoak auzoko berdeguneak aztertzea du helburu, partaidetza-metodologia baten bidez.

  • Zehar elkartearen proiektua gizarte zibilak eta gizarte-eragileek elkarlanean giza eskubideen defentsa sustatzea xede duten ekimenetan oinarritzen da, eta Loturak, berriz, gazteak etxerik gabeko edo gizarte-bazterkeriako pertsonen errealitatean inplikatzea du helburu.
  • Bagerak euskara sustatze donostiarren aktibazioa bilatzen du, eta Kalapiek mugikortasunari buruzko Herritarren Foroa bultzatzea proposatzen du.
  • Elkartuk garatuko duen parte-hartze prozesuak desgaitasuna duten pertsonek hondartzak berdintasunez erabiltzeko duten eskubidea aldarrikatuko du.

Deialdi honetako aurrekontua 26.955,55 €-koa izan da, eta proiektu horiek finantzatzeko erabili da oso-osorik.

Tokiko Gobernu Batzarraren diktamena

Auzo elkarteen mantenu gastuak laguntzeko diru laguntzak

Auzo elkarteei zuzendutako diru laguntzei dagokienez, 25 proiektuk haso dute dirulaguntza.

Lurralde hauetako auzo-elkarteei eman zaie dirulaguntza: Ulia, Herrera, Txomin-enea, Martutenea, Altza (Altzagaina, Larratxo, Herrera, Oleta), Intxaurrondo, Bera Bera, Gros, Ibaeta, Amara, Amara Berri, Aiete, Egia, Loiola, Loiolako Erriberak, Bidebieta, Alde Zaharra, Morlans, Berio, Añorga eta Añorgatxiki.

Aurkeztutako eskabide bakoitzaren baremazio teknikoaren eta eskaera guztiak aztertu ondoren, 16 elkartek jaso dute oinarrietan jasotako gehieneko kopurua, 2.200 euro. Guztira, elkarteen erdiek baino gehiagok jaso dute mantentze-gastuei aurre egiteko aurrekontuan jasotako zenbatekoaren % 100.