5,8 milioi euroko laguntzak Andonaegiko (Pasaia) hiri-birgaitze integralerako proiektuko energia-efizientziarako

0

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio, Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak eskatuta, Pasaiako Udalarekin eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioarekin egindako hitzarmenari. Horren bidez, 5,8 milioi euroko dirulaguntza bideratuko da Andonaegi auzoko hiri-birgaitze integralerako proiektua energia-efizientziaren arloan indartzeko, Gobernu zentralaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Mekanismoko Next Generation EU funtsen bidez.

Andonaegi izan zen hiri-birgaitze integralerako programan sartu zen lehenengo auzoetako bat. Lurralde Plangintza Sailaren ekimen horretan beste auzo batzuk joan dira sartzen gerora. Une hauetan programan sartuta dauden 21 udalerritako auzo horietan auzo-bulegoak jarri dira etxebizitzen jabeei laguntzei buruzko informazioa emateko eta prozesu osoan aholku emateko. Andonaegiren kasuan, jarduketak Igeldo, Oiartzun, Andonaegi eta Urgull kaleetan 200 etxebizitza inguru hartzen dituzten 20 eraikinetan egingo dira.

Hitzarmen honetan jasotako laguntzak auzoko bizitegi-eraikinak birgaitzeko dira, energia ez-berriztagarrian gastuaren % 30 murriztea lortzeko. Laguntza horiek Sailak auzo honen hiri-birgaitze integralerako programarako jarduketei batuko zaizkie, hiri-ingurunearen eta eraikinen irisgarritasunera, eraikinen segurtasuna hobetzera eta airearen kalitate aztertzeko eraikinak monitorizatzera bideratutakoak.