Eusko Jaurlaritzak 8 milioi euro inguru bideratuko ditu Arabako Errioxako ardoa destilatzeko eta 9 milioi euro sustatzeko

0
  • Laguntzaren balioa honela kalkulatuko da: 2022an Euskadin, Errioxa JDKren esparruan, upeltegi bakoitzak ekoitzi duen ardoa bider destilatuko diren litroen bolumena
  • Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluan mahastizaintzako sektorea bultzatzeko programako (ISV inbertsioa) hirugarren herrialdeetan 2024 urtean sustapenerako eta komunikaziorako laguntzen deialdia onetsi da 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiaren agindua berretsi du. Horren bidez, 2023 urterako Errioxa JDKren esparruko ardoak destilatzeko ardogintzako sektorearentzako ezohiko laguntzak onetsi dira.

Errusiak Ukrainan egindako inbasioak bizkortutako inflazio global handiaren ondorioz, zeinak urtearen hasieran horniduraren eta materialen krisia eragin duen, eta energia eta erregaien garestitzearen ondorioz, euskal mahastizaintza eta ardogintzako merkatuan salmentak murriztu egin dira (batik bat esportazioei dagokienez) eta zailtasunak ditu ardoaren stocka merkaturatzeko.

Euskadi mailan, Ardoaren Merkatuaren Espainiako Behategiak aztertutako datuen arabera, Euskaditik esportatutako ardoaren kopuruak % 12,7 egin zuen behera bolumenari dagokionez 2022ko 10 lehenengo hilabeteetan (urrian metatutako aldia), eta 38,7 milioi litroetara iritsi zen. Azken 10 urteetan aldi horretan merkaturatutako ardo-kantitate txikiena da.

Egoera horren aurrean, Euskoa Jaurlaritzak destilatzeko laguntzak abiarazi ditu. 8 milioi euro bideratuko dira Euskadiko upeltegien egonkortasunari laguntzeko ezohiko neurri ekonomiko horretara. 

Aurrekontu-zuzkidura

2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko urriaren 30era bitartean EAEn ekoitzitako ardoaren borondatezko destilaziorako laguntza bat ezarri da, betiere Errioxa JDKren babespean egiten bada, eta ardo beltz eta gorrietarako.

Errioxa JDKak babestutako eta EAEn egindako ardo beltzerako laguntzaren balioa: 0,925 €/litro; eta ardo gorrirako laguntza: 0,835 €/litro.

Destilatu beharreko kopuruak tarte hauetan zehazten dira:

  • Gehienez ere destilatu ahal izango den litro-kopurua 2022an Errioxa JDKak babestutako eta EAEn ekoitzitako ardo guztiaren % 10 izango da, 500.000 litro edo gehiago badira.
  • Gehienez ere destilatu ahal izango den litro-kopurua 2022an Errioxa JDKak babestutako eta EAEn ekoitzitako ardo guztiaren % 15 izango da, 25.000 litro edo gehiago edo 500.000 litro baino gutxiago badira.
  • 2022an Errioxa JDKak babestutako eta EAEn ekoitzitako ardo guztiaren % 20 izango da, 25.000 litro baino gutxiago badira.

Ardogintzako kooperatiben kasuan ez da aurreko puntua apikatuko; hortaz, kooperatibek destilatu ahal izango duten kopurua 2022an Errioxa JDKak babestutako eta  EAEn ekoitzitako ardo guztiaren % 20 izango da. Upategi batek ez badu ardorik egin 2022an, 2021ean egindako kopurua kontuan hartuko da.

Ez dira destilagarritzat hartuko honako ardo hauek:

–        Ardoaren sektorean COVID-19aren pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak 2021eko ekainaren 16ko Aginduaren bidez emandako ezohiko neurrietan bilduriko biltegiratzeko laguntzen onuradun izan direnak, edo COVID-19aren pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko ardoaren sektorean ezohiko neurriak hartzen dituen ekainaren 9ko 557/2020 Errege Dekretuak araututako biltegiratze pribaturako laguntzen onuradun izan direnak.

–        Upategi berean egin ez direnak eta aurretiazko merkataritza-jarduera batetik datozenak.

Epea eta eskaerak aurkeztea

Eskabideak aurkezteko epea 2023ko urriaren 31n bukatuko da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira eskabideak, artikulu honetako 4. apartatuan adierazitako helbideen bitartez. Enpresa bakoitzeko eskabide bakarra onartuko da.

Eskaera zapidetzeko zehaztapenak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak, eta eskabide-inprimakira sartzeko helbidea:

https://www.euskadi.eus/servicios/1106102 

Ardogintzako produktuak hirugarren herrialdeetan 2024 urtean sustatzeko eta komunikatzeko laguntzak

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluan mahastizaintzako sektorea bultzatzeko programako (ISV inbertsioa) hirugarren herrialdeetan 2024 urtean sustapenerako eta komunikaziorako laguntzen deialdia onetsi da.

Europako programa sektorialen esparruko (lehen MAE ardoa) “Mahastizaintzako sektorea bultzatzeko programarako” zenbatekoan 9 milioi euroko partida aurreikusi da, aurreko edizioekin bat etorriz.

Diruz lagundu daitezke 2024ko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitartean egiten diren jarduerak. Halaber, mahastizaintzako eta ardogintzako sektorearen lehiakortasuna hobetzera eta merkatuak ireki, dibertsifikatu eta finkatzera bideratutako programetan antolatu beharko dira. Hirugarren herrialdeko merkatuko laguntzaren gehieneko iraupena urtebetekoa izango da, kalitate desberdinduaren (JDB edo JDK) barruan dauden ardoen kasuan salbu; kasu horretan iraupena hiru urtekoa izan daiteke.

Eskaerak aurkeztea eta epea

Ardogintzako produktuen hirugarren herrialdeetan informazioa emateko eta sustatzeko jardueretarako eta programetarako laguntza-eskaerak Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita aurkeztuko dira, eta, betiere, 2023ko irailaren 15a baino lehen.

Eskaerak euskadi.eus egoitza elektronikoan aurkeztuko dira,

honako egoitza elektroniko honetan:

▪http://www.euskadi.eus/servicios/ (Erref:1223001)

▪http://www.euskadi.eus/zerbitzuak/ (Erref:1223001)

Eskaera egin ondoren, bide elektoniko bidez egin beharreko izapideak, honako helbide hauen bidez egingo dira:

  • http://www.euskadi.eus/micarpeta, edo

http://www.euskadi.eus/nirekarpeta.