Francisco Pedrazak bere gain hartu du Lanbideren zuzendaritza nagusia, Gloria Múgicaren ordez

0
  • Saileko Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritza Enrique Ramosek beteko du 

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak Francisco Pedraza izendatu du gaur Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusi, Gloria Mugicak kargua utzi ondoren, Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentziaren zuzendaritza nagusia hartu baitu.

Pedraza Saileko Enplegu eta Gizarteratze zuzendaria da gaur egun, eta bertatik bultzatu ditu proiektu estrategiko eta berritzaileak politika aktiboetan, aukera-berdintasunaren alde eta enpresen eta pertsonen behar berriei erantzuteko, neurri handi batean Lanbiderekin berarekin koordinatuta.

Etapa honetan, Múgicak hasitako zerbitzu publikoaren eraldaketa-prozesua amaitzea egokituko zaio, Lanbidek Enpleguaren Euskal Legeak esleitzen dion eginkizun nagusia bete dezan. Aurreikusten da Legebiltzarrak udazkenean onartuko duela, eta, horrela, eskari politiko, ekonomiko eta sozial bati erantzungo dio.

Aldi berean, Enrique Ramos izendatu dute Saileko Enplegu eta Gizarteratze zuzendari. Gipuzkoako Obra Hidraulikoetako zuzendaria da gaur egun, eta, bere ibilbidean zehar, erantzukizunak izan ditu enpleguaren arloan Donostiako Udalean.