Gobernu Kontseiluak Bizkaian eta Araban kokatutako sei establezimenduren kanpoko larrialdietako planak onartu ditu

0
  • Babes zibileko plan horien helburua da erantzun hobea antolatzea gerta litezkeen eta enpresen kanpoaldean eragina izan dezaketen istripuen aurrean

Gobernu Kontseiluak gaur onartu ditu ACIDEKA SA (Zierbena), TUBACEX TUBOS INOXIDABLES SA (Amurrioko eta Laudioko egoitzak), REPSOL LNG HOLDING SA (Zierbena) eta EXOLUM CORPORATION S.A. (Erribera Beitiako eta Zierbenako egoitzak) enpresen kanpoko larrialdietako planak.

Kanpoko larrialdietako planak babes zibileko plan bereziak dira eta instalazio horietan gerta litezkeen eta enpresaren kanpoaldean eragina izan dezaketen istripuen aurrean kanpotik erantzuna antolatzea dute helburu.

Era horretako planak SEVESO izenez ezagutzen diren Europako zuzentarauen esparruan egiten dira, eta enpresek barneko larrialdietako planetan aurreikusitako neurriak osatzen dituzte.

Plan horiek lantzeko prozedurak erreferentziako araudian ezarritakoari jarraitu dio, hau da, aldeko iritzia jaso zuten Euskadiko Babes Zibilerako Batzordeak 2022ko abenduaren 22an egin zuen batzarrean, bai eta Babes Zibilerako Kontseilu Nazionalaren oniritzia ere 2023ko ekainaren 5ean.