2023 San Inazio – Erreka Ortuko jaiak

0

Alkatetza-lehendakaritzak, 2023/07/26ko 2023/006836 zenbakiko dekretuak ezarritakoaren arabera, honako hau adierazten da: Erreka Ortu auzoko ostalaritza-establezimenduei baimena ematen zaie, salbuespen modura eta Erreka-Ortu auzoko San Inazioko jaiek dirauten bitartean soilik -uztailak 17-31-, kalean lokalari erantsitako barra-mostradore bat jartzeko, produktuak eskaini eta zerbitzatzeko.

Barra-mostradorea jartzeko baldintzak

2023-006836 Dekretua

Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak (HAPO) debekatzen du, oro har, hirugarren sektoreko erabileretarako lokalek izatea bezeroak artatzeko bide publikoari loturiko mostradorerik, salmenta-eremurik edo -gunerik (5.03.19 artikulua). Hala ere, zenbait unetan edo egoeratan, establezimendutik hurbilen dagoen jabari publikoaren eremura zabal liteke haren jarduera (kioskoez, kaleko saltokiez edo antzekoez gain). Adibidez, zenbait garai edo egoera jakinetan saltokiak jartzen dira, hala nola, merkealdietarako baimendutakoak, (Salmenta Ibiltariaren Ordenantzari jarraiki), ostalaritza-establezimenduen terrazak eta mahaitxoak (Terraza eta Mahaitxoei buruzko Ordenantza), edo gutxienez 3 metroko zabalera duten espaloietan jartzen diren salmenta-makina edo jolaserako instalazioak (Trafikoari buruzko Ordenantzaren 73. artikulua).

Bestalde, establezimendutik kanpoko ostalaritza-jarduerari dagokionez, Alkoholaren Kontsumoari buruzko Ordenantzak aukera ematen du jaietan kalean kontsumitzeko, baita ostalaritza-lokalekoak ez diren instalazioen bidez ere. (9. Eta 10. Artikuluak)

Aipatu arauei jarraik, oso kasu konkretu  eta espezifikotan (udal jaietan, besteak beste) baimentzerik legoke ostalaritza-instalazio txikiak (barra-mostradoreak); betiere, jarduera horretarako lizentzia duten ostalaritza-lokalei lotuta.

Neurri hori ulertu behar da jai-eremua dinamizatzeko eta udalerriko lokaletako jarduera ekonomikoaren aldeko lagungarri gisa; edonola ere, bide publikoa okupatzeko baimena eta horretarako beharrezkoak diren  zenbait baldintza bete behar dira.

Azaldutakoari jarraiki, badago baimentzerik Erreka-Ortu auzoko ostalaritza-establezimenduei lotutako barra-mostradorea bide publikoan jartzea, produktuak zerbitzatzeko eta saltzeko. Baimen hori gaikuntza-titulua indarrean duten establezimenduek izango dute, salbuespen gisa, Erreka-Ortuko San Ignazioko jaiak ospatzen direnean.

Aipatu baimenaz baliatzeko, eta barra-mostradorea jartzeko, interesa duten establezimenduek araudi higieniko-sanitarioa, ordutegiei buruzko araua eta aplikagarriak diren bestelako arauak bete beharko dituzte; baita Udal Zerbitzu Sailak adieraziko dituen eskakizunak eta baldintzak ere.

Baimen horretaz baliatzen diren Erreka Ortu auzoko ostalaritza-establezimenduek erantzun egingo dute instalazio horiek eragin dezaketen zikinkeriagatik; baita baimendutako erabilerek bide publikoan erangindako edozein kalterengatik ere. Gainera, establezimenduek une oro mantendu behar dute garbi okupatutako eremua.