Azpiazuk berretsi du premiazkoa dela lurraldeek Next funtsen harrera kudeatu eta bizkortu ahal izatea, Espainian orain arte planteatutako diseinu okerra gaindituz.

0

Euskal erakundeek inbertsio publikoaren alde egindako apustua nabarmendu du Azpiazuk, euskal ekonomiaren oinarriak finkatzeko tresna gisa, Europak Next Generation EU-ren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren funtsen bidez egindako ahaleginaren osagarri gisa. Ildo horretatik, berriro esan du premiazkoa dela eskualdeetako erakundeak protagonista izatea, “Europako funtsak behin betiko lurreratu daitezen; bestela, zati handi bat galtzeko arriskua izan dezakegu, Espainiak gobernantza gaizki diseinatzeagatik”.

Adierazpen horiek 2022ko Euskal Ekonomiaren Urteko Txostenaren aurkezpenean egin ditu, eta Iñaki Barredo Ekonomiako eta Europako Funtsetako sailburuordea eta Alberto Ansuategi Ekonomiako zuzendaria izan dira berarekin.