Gipuzkoako Trantsizio Energetikoko Bulegoak 560.000 euro jasoko ditu Next funtsetatik, eta Euskadiko proiekturik baloratuena izan da PRTR planaren deialdietako batean

0

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak sustatutako proiektuak Euskadin aurkeztutako proiektu guztien puntuaziorik altuena lortu du, eta Europako 559.950,76 euro mobilizatuko ditu Gipuzkoarako energia-kultura berri bat bultzatuko duen bulego hau sortzeko. Next Generation EU funts europarrak Espainiako Gobernuak izapidetu ditu, deialdi tematikoen bidez batez ere, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) barruan. Gipuzkoako Foru Aldundiko Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritzaren proiektu horri esker, Herritarren Energia Komunitateak sustatzen jarraituko da, une honetan Gipuzkoako lurraldean martxan jartzen eta funtzionatzen ari baitira.

Informazio gehiago

EIES – Europako Informazioaren Euskal Sarea