Puntodis: “Inguruneak, produktuak eta zerbitzuak pertsona guztientzat egokitu behar dira”

0

“Mundu errazagoa egiteko gai izateko ideiarekin”, Puntodis CEOaren, Jon Imanol Ibarraren, arabera, enpresa bizkaitarrak laguntza teknikoa eskaintzen du, pertsonen dibertsitate funtzionalean ardaztutako inguruneetan, irisgarritasun-diagnostikoak egiteko. “Kontua ez da desgaitasun espezifiko bat duen talde bakar batean arreta jartzea, lehen itsuei edo mugitzeko arazoak zituztenei bakarrik ematen zitzaien bezala”, azaldu du Ibarrak. Ikerketa konstante baten ondoren, “orain espazio komunalen diseinua garatzen dugu, irisgarritasun unibertsala eta segurua izan dezaten”. 

2004an, Ibarrak enpresa sortu zuen, “inguruneak, produktuak eta zerbitzuak pertsona guztientzat egokitzeko” beharra ikusi zuelako. Kontuan hartu behar dira mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonak, baina ikusmen, entzumen edo ulermen trabak dutenak ere bai”, berak azaltzen duenez. Ramón Ortiz de Urbina abokatuarekin batera, ondorioztatu zuten leku bat irisgarritasunez hornitzea ez zela bakarrik “gurpil-aulkiaren kontua, behar bezala komunikatzea ere bazela”. 

Horregatik, etorkizunean, Puntodisek aurrera egin nahi du “informazioa digitalizatzeko prozesuetarako garapen teknologikoetan, pertsonei ingurune ezezagunetan ahalik eta modu autonomoenean moldatzen laguntzeko”. Hala ere, oraingoz, bere asmoa da “sortzen diren ekipoak, instalazioak, produktuak eta zerbitzuak sendotzea, bezero guztiei bete-beteko estaldura emateko”, Ibarrak dioenez. 

Bere helburuak lortzeko, bere lana ez da instalazioak egitera mugatzen, Puntodiseko CEOak dioenez: “Aurrez aurreko arreta ematen duten pertsonei ere laguntzen diegu ulertzen zer den irisgarritasuna, zer hartu behar duten kontuan zerbitzua modu eraginkorrean iristeko eta horiek behar bezala funtzionatzen jarraituko dutela ziurtatzeko”. 

Mota guztietako erakundeek gero eta gehiago eskatzen dituzte enpresaren zerbitzuak, batez ere Espainia mailan eta bereziki azken urteotan: “Erakundeentzat lan egiten dugu, baita enpresa eraikitzaile eta pribatuentzat ere; pertsona guztientzako arretari begira haien irudiari dagokionez, etengabeko hobekuntza-ikuspegia dutenentzat”, aipatzen du Ibarrak. 

Puntodisen zerbitzu eskaintza ez zen posible izango “Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izan gabe, Seed Capital Bizkaia sozietate publikoaren arrisku-kapitalari esker”. Izan ere, laguntza horri esker, azpiegitura inbertsio handiak egitearen aldeko apustua egin zuen: “Ondo eta bonbazia handian egin behar zen”, Jon Imanol Ibarrak baieztatu duenez. 

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza ekintzailetzarako laguntza-programen bidez egiten du hori.