Athletic eta Celtic: «Futbola baino gehiago da, gure identitatea da»

0

Eskoziako taldearen norgehiagokak ikusteko, Bilboko Plaza Berrian elkartzen dira eta gehienak eskoziarrak edo irlandarrak diren arrean, euskaldunak ere batzen zaizkie. Zale taldeko bi kidek, Fionak eta Tonyk, Athleticekin hitz egin dute, partida honek sortzen dien zirrara azaltzeko asmoz. Euren bihotzetako taldeak, besoak zabalik hartu dituen hiri eta herriaren kirol ikonoa jasoko du. Biek ala biak, Bilbo eta Glasgow-ren arteko antzekotasunak azpimarratzearekin batera, Athletic Clubek eta Celtic FC-k amankomunean dituzten elementuak nabarmentzen dituzte.

«Parkhead» bezala ezaguna den zelaian lehiatu beharreko norgehiagokak, bi kluben arteko laguntasunari jarrai-tutasuna emango dio. Fiona eta Tonyk azaltzen duten gisara, bi taldeek 2011ean San Mames zaharrean jokatutako partidak bide ireki zuen eta ondoren, 2019an, Athletic Clubek Billy McNeill mitikoari emandako One-Club Man sariak lotura estutu zuen. Jose Angel Iribarrek berak Glasgow-ra bidaiatu zuen McNeill handiari, 1967ko Euro-pako Kopa irabazi zuten «Lisbon Lions» delako kapitainari, eta Celtic FC osatzen duten guztiei errespetua azaltzeko.

Hortaz gaindi, aste honetako lehian, James Forrest omendu nahi du talde eskoziarrak. Celtic FC-ren lehen taldean 15 denboraldi beteko dituen jokalariari gorazarre egin nahi dio, urte guzti hauetan erakutsitako fidelitateagatik. Eskoziako selekzioko izarretako bat, talentu handiko jokalaria eta Ingalaterrako Premier Leagueko talde ospetsuen hainbat eskaintza izan dituena, baina beti bere bihotzeko taldeari leial mantendutako futbolaria. Bere ibil-bideak, antzekotasun handiak ditu Iker Munianek edo Oscar De Marcosek Athletic Cluben osatu duten bidearekin.