0 eta 3 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei laguntzeko dirulaguntza bihartik aurrera eska daiteke

0

0 eta 3 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzako laguntza ekonomikoa abuztuaren 1etik aurrera eskatu ahal izango da, ahal izanez gero telematikoki, edo aurrez aurre, oinarrizko gizarte-zerbitzuaren edo dagokion auzoko unitatearen bidez. Epea 2023ko azaroaren 2ra arte egongo da zabalik.

2012an ezabatua izan ondoren Nafarroako Gobernuak orain berreskuratu duen laguntza hau, adingabe bakoitzeko hileko 100 euroko zenbateko batekin dator, bere iraupen maximoa 12 hilabetekoa izanik; hiru urtetik beherako seme-alabak dituzten familiei dagokie, betiere seme-alaba horiek deialdi honetako eskariaren epemuga baino lehenago jaio izan direnean.

Pertsona eskatzaileak Foru Komunitatean bizi behar dira, gutxienez sei hileko antzinatasun batekin eta 2022an familia unitate bakoitzeko, salbuetsiak barne, 45.000 eurotik beherako errenta bat jasoko dute, diru-sarrerak pertsona bakar batengandik datozenean edota 70.000 eurotik beherakoa, familia unitatearen diru-sarrerak pertsona bat baino gehiagorengandik datozenean. Errentaren muga hori % 10 hedatzen da, laguntza horretan aintzat hartzen den % 33ko edo gehiagoko desgaitasun frogatua izaten duen familia unitateko pertsona bakoitzeko.

Bestalde, laguntza honetatik salbuesten dira Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarrera edo Errenta Bermatua edo antzeko izaterako laguntzak jasotzen dituzten familia haiek.

Nafarroako Aldizkari Ofizialak astelehen honetan eman du argitara Eskubide Sozialen kontseilaritzako Foru Araua zeinetan datozen halaber deialdi horren oinarriak, baldintzak, aurkezteko epeak eta lekuak zehatuta.

Eskaria egiteko tresna informatiko erabilerraza

Nafarroako Gobernuak tresna informatiko erabilerraz eta intuitibo bat diseinatu du, zeinen bitartez eskariak zuzenean egin ahal diren Nafarroako Gobernuaren webgunean; bertan, pertsona eskatzaileek bete beharreko baldintzen zerrenda bat dator, baita aurkeztu beharreko dokumentazioa ere. Baliabide hau eskura ez duten pertsonek laguntza eskatzeko euren oinarrizko gizarte-zerbitzura edo auzoko unitatera jo dezakete.

Eskariak aurkezpen hurrenkeraren arabera ebatziko dira, dagokien zenbatekoa agortu arte – 10 milioi euro 2023 honetarako- eta ordainketak hilabete osorako egingo dira, hau da, lehen ordainketa jaiotza-datarekiko hurrengo hilabetearen lehenengo egunean egingo da. Gainera, ordainketek atzeraeraginezko izaera dute, baina, jaiotza edota adopzio edo harreraren ebazpena 2023ko urtarrilak 1a baino lehenago gauzatu izan denean, laguntza aurtengo urtarriletik aurrera ordainduko da.