Landa Garapenak 340.000 euro bideratuko ditu nekazaritzako elikagaien enpresek bost merkatutan parte hartu dezaten

0

Nafarroako Gobernuak, Landa Garapenerako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 340.000 euro bideratuko ditu nekazaritzako elikagaien eraldaketan aritzen diren enpresek merkataritzako ferietan parte hartzeko; zehazki, Barcelona Wine Week, Prowein, Salón de Gourmets, Organic Food Iberia eta Fruit Atraction azoketan.

Hala jasota dator, joan den astelehenean, uztailak 31, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratutako Landa Garapenerako zuzendari nagusiaren ebazpen batean. Eskariak aurkezteko epea irailaren 1ean amaituko da.

Deialdi hau nekazaritzako elikagaien produktuak eraldatzen eta merkaturatzen dituzten sektorean aritzen diren Nafarroako enpresetara zuzenduta dago, barne hartuz arrantza eta akuikultura sektorean aritzen direnak, aipatu feriaren batean eta batzuetan parte hartzeko.

Onuradun bakoitzari aplikatu ahal zaion laguntzen zenbateko osoa % 65ekoa izango da erakunde antolatzaileak igorritako merkataritza ferian parte hartzeko azalpenean aurkeztutako fakturaren zenbatekoari dagokionez.

Sustapena eta hedapena

Merkataritza ferietako parte hartzea, kalitatezko ekoizpenen ezagutza sustatu hala nola hedatzeko tresna nagusienetako bat izaten da, eta bere eragina are nabarmenagoa gertatzen da parte hartzea operadoreak bilduz egiten denean, enfasia jarriz bai banakako ekoizpenetan eta bai kalitate bereziko irudietan, edota operadore hauen eskumenekoak diren marka kolektiboetan. Horrela, Nafarroaren irudia, nekazaritzako elikagaien produktuen erreferentziazko lurralde bezala, indartu egiten da.

Horregatik, Nafarroako Gobernuaren ustean derrigorrezkoa da nekazaritzako elikagaien ekoizpenak bultzatzea stand kolektiboetan edo nazioarteko ferien kokaleku kolektiboetan, zeinetan Foru Komunitatearen irudia eta/edo Reyno Gourmet bere erreferentziazko marka, ekoizle ezberdinak aurkezteko behar adinako babesa izan litezkeen.