Lehendakaria San Inazioren omenez antolatutako ekitaldietan izan da gaur eguerdian. Arantxa Tapia, Jokin Bildarratz eta Gotzone Sagardui sailburuekin batera, Iñigo Urkullu Azpeitiko Loiolako Santutegira iritsi da. Bertan, Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko presidenteak eta Eider Mendoza, Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak hartu dute, eta Azpeitiko alkate Nagore Alkortak Zumitza (aginte-makila) eman dio. Aurreskuaren ondoren, Lehendakaria eta gainerako agintariak Fernando Prado Donostiako Gotzainak emandako Mezan izan dira.