Lurralde Kohesioak Nafarroako udalerri eta kontzejuak finantzatzeko funtsaren banaketa ezarri du 289 milioi eurorekin, orain arteko kopururik handiena

0

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Nafarroako udalerri eta kontzejuetako zerbitzuak finantzatzeko funtsaren banaketa ezarri du 289 milioi eurorekin, orain arteko kopururik handiena.

Toki-erakundeek Nafarroako tributuetan ohiko transferentzien bitartez eginiko Partaidetza Funtsaren banaketa dugu hizpide, zeinekin tokiko udalerriei aukera emango zaien, 2022arekin alderatuta, 31 milioi euro gehiagorekin kontatu ahal izateko, hazkundea % 12,2koa izanik.

289 milioien behin-betiko banaketa gaur argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Gogoan izan behar dugu ekarpen hori iaz inplementatutako udal finantzaketa eredu berriaren arabera finkatu dela, betiere nahikotasun, justizia eta lurralde solidaritatea kontzeptuak oinarritzat hartuz. Eredu honen berezitasuna, tokiko erakundeen finantzaketan aurrekaririk gabeko egonkortasun baten ekarpena egitean datza. Hain zuzen, udalerri eta kontzejuetara bideratutako zenbatekoa urtero eboluzionatzen ari da KPI gehi 2 punturen arabera. Era berean, aurreko banaketarekin gertatu ohi ziren lurralde desberdintasunak zuzentzen dira eta horretarako, udalerri txikien nahiz bere udal barrutiaren baitan sakabanatzea bereizgarritzat duten haien finantzaketa sendotu egin da.

289 milioiren banaketa 2023rako

289 milioi euroren osotasunetik, 223,4 milioi udal eta kontzejuetara bideratzen dira, Finantzaketa Orokorraren Funtsa baliatuz, bere ohiko gastuei aurre egin ahal izateko. Banaketaren formula berria, zeinek 9 aldagairekin kontatzen duen, xedatzen du 2.500 biztanle baino gutxiagoko udalerrietarako, biztanleriarekiko proportziozko banaketa tarteen araberako zenbateko finko batzuekin hedatzen dela, bermatuz udal guztiek, oso txikiak izan arren, zenbateko minimo batekin kontatuko dutela erakunde guztietarako oinarrizko gastu komunei aurre egiteko, horien biztanle kopurua alde batera utzita.

Beste 22 milioi euro toki-erakundeen artean banatzen dira, alegia Zerbitzuen Finantzaketa Funtsaren bitartez, 0-3 urteko zentroekin, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Publikoekin eta liburutegiekin lotura izanik ematen dituzten zerbitzuen arabera.

Horrez gain, Lurralde Kohesioko Funtsak 17,8 milioi banatzea aurreikusten du Nafarroaren lurralde garapenean trakzio zeregina betetzen duten udalerri haien artean. Eta funts horren onuradun izango dira hogeita hamar bat udalerri: Iruña, Tutera, Tafalla, Lizarra, Zangoza, Baztan, Altsasu, Viana, San Adrián, Azkoien, Gares, Irurtzun, Agoitz, Doneztebe, Bera, Leitza, Esteribar, Auritz, Otsagabia, Izaba, Irunberri, Los Arcos, Lekunberri, Lodosa, Caparroso, Milagro, Corella, Cascante eta Cortes.

Azkenik, Montepioen Defizitaren Finantzaketa Funtsaren 25,5 milioi euro esleitu dira Montepio Orokorraren defizit globala hala nola Iruña, Tutera eta Tafallakoa, finantzatzeko. Horrekin batera, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioari dagokion esleipen bat erreserbatzen da, aurten ia 500.000 eurora iritsiko dena.