Euskadik bere errezeta elektronikoaren elkarreragingarritasuna EBko bosgarren herrialde batera zabaldu du, Estoniara, EB osoan farmazia- eta osasun-sorospena hobetzeko apustuan. Jaurlaritzak Europako erakundeen konfiantza-seinale gisa nabarmendu du.

0

Euskal errezeta elektronikoa operatiboa da jada Portugalen, Kroazian, Polonian eta Finlandian, eta Estonian ere erabil daiteke orain.

Euskadik erreferentzia izaten jarraitzen du Europar Batasunean errezeta elektronikoaren elkarreragingarritasuna zabaltzen. Aurreikusitakoaren arabera, aukera hori 25 herrialde kideetara zabalduko da 2025. urtean.

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Gotzone Sagarduik azpimarratu duenez, oso garrantzitsua da Europako instantziek konfiantza izatea Euskadik programa horretan egiten duen lanean. Nolanahi ere, programa hori, berrikuntza teknologikoa bultzatzeaz haratago, baliagarria izango da EBko esparru osoan herritarrentzako farmazia-prestazioa eta osasun-laguntza hobetzeko.

Informazio gehiago

EIES – Europako Informazioaren Euskal Sarea