Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburu Nerea Melgosa´k parte hartu du gaur gaueko lehen orduan Txaro Arrazola artistak Euskadiko hiriburuko Berri Enparantzan egin duen 2023´ko Andre Maria Zuriaren Jaietako pregoian.
Txaro Arrazolak Andre Maria Zuriaren jaietako lehen ekitaldiari hasiera eman dio. Ondoren, bi musika emanaldik Gasteizko erdigunea animatu dute: Sorotan Beleren kontzertua eta Udal Musika Bandaren emanaldia.
Txaro Arrazola diziplina anitzeko artista da, eta pinturan aritzen da batez ere, ikus-entzunezko baliabideekin, argazkigintzarekin edo eskulturarekin batera. Artistak Arabako Arte Lehiaketako lehen saria eskuratu zuen eta bakarkako lehen erakusketa egin zuen Araba Aretoan 1989an. Hurrengo urteetan, New Yorken Arte Ederretako ikasketekin jarraitzeko hainbat beka lortu zituen. Euskadin, berriz ere, artea eta irakaskuntza tartekatzen ditu Leioako Fakultatean, eta Analisi, Pintura, Kolore eta Proiektuen Laborategiko eskolak ematen ditu.
Bere lan artistikoak konpromiso soziala du ezaugarri. 2003az geroztik, honako gai hauetan oinarritu da: sistema ekonomikoaren krisia, ingurumen-hondamendiek astindutako pobrezia endemikoko eremuetako klima-aldaketak, edo errefuxiatuen egoera. Bere lanak Montehermoson, Bilboko Galería “Vanguardia“n, erakutsi dira, Esther Ferrer, Marisa González eta Begoña Zubero artistekin, Tenerifeko Pedro Modesto Campos Fundazioarekin, Municheko Kunstarkadenekin edo Donostiako Galería Arterekin batera, besteak beste.