Pont Flotant konpainiak itxiko du igande honetan Erriberriko Antzerki Jaialdia ‘Eclipse total’ lanarekin

0

Erriberriko Antzerki Jaialdiak igandera bitartean eskainiko ditu 24. edizioko azken ikuskizunak La Cava eszenatoki nagusian. Bihar, abuztuak 3 osteguna, Producciones Maestras taldearen ‘La malpagá’ ikusteko aukera izanen da, Ana Maestrojuánen dramaturgia eta zuzendaritzarekin. Hurrengo egunean, abuztuak 4 ostirala, kataluinako La Conqueta del Pod Sud taldeak ‘Claudia’ antzeztuko du, Carles Fernández Giuaren dramaturgia eta zuzendaritzarekin. Larunbatean, hilak 5, Pentación y Secuencia 3 taldeak Miguel Delibesen ‘Las guerras de nuestros antepasados’ lana eskainiko dute, Claudio Tolcachirren zuzendritzapean eta Miguel Hermoso eta Carmelo Gómezen interpretazioarekin; Talía 2023 Saria jaso zuten lan horrengatik. Jaialdiari amaiera emateko, Pont Flotant konpainiaren ‘Eclipse total’ lana izango da ikusgai, Max Sarietan Antzerki Egile Onenaren garaikurra lortu du lanak, Àlex Cantóren dramaturgia eta zuzendaritzarekin, eta Joan Collado, Jesús Muñoz eta Pau Ponsen parte hartzearekin.

Jaialdiko jarduerak halaber beste gune batzuetan aurrera doaz aste honetan. Hala, gaur arratsaldean, 20:00etan, Tafalla Kulturgunea Kultur Zentroan, eta Nafarroako Maite Azpiroz sortzailearen eskutik, zirkua eta dantza dakartzan “Artxipielago” obra eskainiko da, Trapecionista-ren ekoizpenarekin. Gainera, Col Lectiu Desasosiego konpainia kataluniarrak “Un segundo bajo la arena” muntaia aurkeztuko du, Federico García Lorcaren “Bodas de sangre” lanaren argumentutik abiatuz zuzeneko antzerkia nahiz musika uztartzen dituen aire libreko ikuskizun bat. Kale arteen estreinaldirik onenari Moritz FiraTàrrega Saria 2022an eta Novaveu kategorian Kritikaren Saria merezi izan dituen obra honek, bi funtzio ikusteko aukera dakarkigu, ostiralean, hilak 5 eta larunbatean, hilak 6, 20:00etan, Beireko Ezpeleta Jauregian.

Bestalde, Estefania de Paz Asin artista nafarra, beste behin ere, jaialdira dator —2022an “La reina del Arga” aurkeztu ondoren— “Olvido Flores. Las maravillas de Júpiter” obrarekin, gure historiako beste kapitulu ahaztu bat, kasu honetan, 1936an Lodosara iritsi eta arrastorik utzi gabe desagertutako Anastasini Zirkuko 50 artistekin osatutako antzerki-talde batena. Abuztuaren 2, 3, 4 eta 5ean ikusi ahal izango da San Martin Unx, Beire, Tafalla eta Erriberri udalerrietan.

Bestalde, edizio honetara deitutako bi laneko egoitzak garatzeko hautatu diren konpainia nafarrek eginiko lanaren emaitza ezagutu ahal izango da. Las Nenas Theatre konpainiak “Torcidas” obra aurkeztuko du gaur arratsaldeko 20:00etan, Erriberriko Kultur Etxean. Bestalde, Mikele Urroz eta Lucia Ezker “La montaña – mendia” lanarekin datozkigu, larunbateko 20:00etan, Erriberriko Kultur Etxean.

Sarreren salmenta

Sarrerak online eskura litezke www.festivalteatroolite.es eta www.baluarte.com webguneetan. Aurrez aurre eskuratzeko, Baluarteko leihatilara joan abuztuaren 5era arte, 11:00etatik 14:00etara, astelehenetik larunbatera.

Aurten, sarreren salmentako nobedade bezala, La Morea Merkataritza Gunean eskura daitezke, asteko egun guztietan zabalik baitago (igande eta jai egunetan salbu) 9:30etatik 21:30etara, ordutegi etengabean.

Erriberrin, jaialdian zehar eskura daitezke, Enozentrum eraikinean (Teobaldoen Plaza, 4, Erriberri), 17:00etatik 19:00etara ostiraletan, 10etatik 14etara larunbata eta igandetan, eta 19:00etatik 22:00etara ikuskizunen egunetan.

Tafalla Kulturgunea Kultur Zentrorako txartelak esklusiboki Tafalla Kulturgunea Kultur Zentroko leihatilan eta online saltzen dira. “Artxipielago” obraren prezioa 8 €-koa da.

Beireko Ezpeleta Jauregian sarrera askea da aforoa osatu arte.

La Cavan programatutako ikuskizunen leihatilako eta online erako sarreren prezioa 18 €-koa da (10 € gazte-txartelarekin). La Cavako 12 funtziotarako abonu osoak 190 € balio ditu (100 € gazte-txartelarekin). La Cavako hautazko hiru funtziotarako abonua (edozein egunetan) 50 € kostatzen da (25 € gazte-txartelarekin).

Bestalde, Erriberriko Antzerki Jaialdiak La Cavako funtzio bakoitzeko zortzi eserleku erreserbatzen ditu mugikortasun murriztuko pertsonentzat. Eserleku horietan interesatutako pertsonek euren erosketa Baluarteko eta Erriberriko leihatiletan egin beharko dute edo bestela 948 066 060 telefonoan (erosketa bakoitzeko bi eserleku gehienez).