Uztaileko enplegu-datuen balorazioa

0

Uztailean langabeziak gora egin du eta afiliazioak behera. Ez da aparteko zerbait, uda ez da izaten Euskadiko enplegurako garairik onena. Baina zifra guztiek eszenatokirik onenean mantentzen gaituzte duela ia hamabost urtetik hona.

Datuek lehendik ezagutzen genituen adierazle guztiak berresten dituzte. Urteko lehen sei hilabeteak apartekoak izan dira, inoiz baino gehiago kontratatu da eta kalitate hobearekin. Eta erritmo horri eustea zaila zen. Baina aurreikuspen guztien arabera, Eusko Jaurlaritzaren eta nazioarteko erakundeen aurreikuspenen arabera, udazkena susperraldi ekonomiko berri bat izango da. Eta enplegua galdu dutenak eta oraindik aukerarik aurkitu ez dutenak sartzen jarraitu nahi dugu.