Cristina Eneak izaten dituen aldaketak ezagutuz, hilabetez hilabete

0

Parkearen liburu berria, Cristina Enearen planoarekin batera, elementurik esanguratsuenak kokatu ahal izateko

Cristina Enea Fundazioak argitaratutako argitalpen berri batek herritarrek Cristina Eneako biztanleengan, bai animaliengan bai landareengan, hilero ikus ditzaketen aldaketak jasotzen ditu. Liburua abuztuaren 1etik dago eskuragarri, eta Cristina Enea parkeko plano batekin eskura daiteke, elementu esanguratsuenak kokatu ahal izateko.

Marisol Garmendia Ekologia zinegotziak adierazi duenez, «Cristina Enea bere itxurarik bikainenean dago orain, zuhaitz eta landare hostotsu guztiekin, baina parkea bizirik dago urteko 365 egunetan. Orain aurkezten dugun liburua, hain zuzen ere, parkean barrena egindako ibilbidea da, urte osoan zehar izan dituen aldaketetan zehar. Parke bera da, baina estanpa desberdinak ditu urtaroen eta garaien arabera«.

Liburu berriak Cristina Eneako faunan eta floran ikus daitezkeen aldaketa eta gertakari natural nagusiak biltzen ditu, hilabetez hilabete eta urtaroz urtaro. Ildo horretan, Marisol Garmendiak adierazi duenez, «hilero mundu bat da gure parkean, eta oso gertakari ezberdinak ikus ditzakegu». Adibidez, uztailari dagokion atalean, liburuak azaltzen duenez, «paumatxo txiki jaioberriak beren lehen urratsak ematen ikus ditzakegun garaia da, beti ere beren ama babesleek une oro eskoltatuta», eta azarokoan, Ginkgo biloba zuhaitz espezieari buruz hitz egiten da, udazkenean erakusten digun bere urre koloreko estaldurarekin . «Ikuskizun paregabea hiriko parke esanguratsuenetako batean, zeina donostiarrek ezagutzea nahi baitugu».

Argitalpen berriaren irudiak Amaia Torres ilustratzaile donostiarrak egin ditu. Ibilbide luzea dauka Torresek, bai eta esperientzia zabala ilustrazio naturalaren arloan. Halaber, «Cristina Enea parkearen plano bat diseinatu eta ilustratu du, A4 formatuan, liburuarekin batera datorrena, eta bertan erraz koka ditzakegu elementu nagusi gehienak, animaliak eta landareak».

Argitalpen mugatua da, eta 10 euroan eros daiteke, bai euskaraz bai gaztelaniaz, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean edo Donostia Berdea parke eta lorategiei buruzko informazio-gunean, Cristina Enea parkeko sarrera nagusiaren ondoan.