Ollo kontseilariak “las Sinsombrero”-ren ekarpena eta paper historikoa aldarrikatu ditu Iruñeko Planetarioan ikusgai dagoen erakusketaren aurkezpenean

0

Iruñeko Planetarioan, datorren urriaren 14ra arte, “Las Sinsombrero” erakusketa egongo da ikusgai. Nafarroako Memoriaren Institutuak antolatutako erakusketak 27ko belaunaldiko emakumeei ikusgarritasuna itzultzen die; izan ere, historiografia ofizialak emakume horien irudiak isilarazi ditu.