40 udalerrik baino gehiagok eman dute izena uda honetan «Erosketa arduratsuaren zerrendan», tokiko supermerkatu eta dendetako hondakinak minimizatzeko ekimenean

0

40 udalerri baino gehiagok izena eman dute uda honetan «Erosketa arduratsuaren zerrendan», tokiko supermerkatu eta dendetan sortzen diren hondakinak minimizatzeko ekimenean. Lurralde Kohesioko Departamentuak eta Nafarroako Hondakinen Partzuergoko Prebentzio Bulegoak sustatutako kanpaina hurbileko saltokietan oinarritzen da erosleak eta saltzaileak kontzientziatzeko.

40 udalerrik baino gehiagok bat egin dute uda honetan ‘Erosketa arduratsuaren zerrenda’ ekimenarekin, supermerkatu eta dendetan sortzen diren hondakin oro minimizatze aldera. Lurralde Kohesioko Departamentuak hala nola Nafarroako Hondakinen Partzuergoko Prebentzio Bulegoak sustatutako kanpaina, hurbileko saltokietan oinarritu da erosleak eta saltzaileak kontzientziatzeko.

Lurralde Kohesioko kontseilari eta Hondakinen Partzuergoko lehendakari Bernardo Cirizak duela gutxi Larragan ospatutako sentsibilizazio jardueretako batean parte hartu du, udalerriko alkate Carlos Suescunekin eta Izarbeibarreko Mankomunitateko ordezkari Jaione Mariezcurrenarekin batera.

Ekimen honen arabera, uztailean, abuztuan eta irailean bisitak ospatzen ari dira prebentzioko pertsonal teknikoarekin elikadura dendetan; baita saltoki txikietan ere, zeinetan erosteko orduan hondakinen sorrera murrizteak suposatzen duen ingurumenerako mesedearen gaineko informazioa eta materiala ematen diren.

Erosketak eragiten dituzten eguneroko errutinak nabarmendu nahi dira, kasu, gainontziratutako ontziak saihestea, haragia nahiz arraina erosteko tuperrak edota fruta eta barazkiak erosteko sareak erabiltzea, telazko edo paperezko poltsa berrerabilgarriak erabiltzea plastikozko poltsak ordeztuz, etab. Ohitura aldaketa hau bultzatzearren, informazio-gune orotan tuper edo telazko poltsa kopuru mugatuak banatzen dira, izakinak agortu arte.

Era berean, 60 erosketa-orga zozkatuko dira poltsen edo erabilera bakarreko bestelako ontzien gehiegizko erabilera saihestuz erosketak egitea sustatzeko informazio gunetara hurbiltzen diren pertsonen guztien artean.
Bestalde, nabarmendu nahi dira esparru hurbilenetan sortu izaten diren tokiko produktuen balioaren garrantzia nahiz hurbileko saltokien bidez eginiko horien banaketa, zeren ekarpena egiten dute kutsadura eta ingurumenerako dakartzan kalteak arintzeko orduan.

Udalerri partaideak

Kanpaina hainbat udalerritan egiten da: Bidausi mankomunitatea, Bortziriak, Zangozako Eskualdea, Irati, Mairaga, Malerreka, Mendialdea, Jurramendi, Erribera, Goi Erribera, Sakana, Izarbeibar eta Baztango Udala.

Lehenengo edizio honetan parte hartzen duten udalerriak lirateke: Altsasu, Andosilla, Agoitz, Aribe, Artaxoa, Auritz, Azagra, Bera, Cadreita, Caparroso, Zarrakaztelu, Cascante, Castejón, Cintruénigo, Corella, Cortes, Doneztebe, Elizondo, Lizarra, Etxarri Aranatz, Faltzes, Irurtzun, Larraga, Leitza, Lesaka, Lodosa, Martzilla, Mendabia, Milagro, Murchante, Erriberri, Azkoien, Gares, Ribaforada, San Adrián, Zangoza, Tafalla, Tutera, Urrotz, Viana eta Alesbes.

Hondakinen prebentzioa da Nafarroako Hondakinen Planeko helburu nagusien arteko bat. Zehazki, lortu beharreko helburu bezala finkatzen da 2027. urterako hondakinen sorrera % 12 murriztu ahal izatea. Bestalde, ekonomia zirkularraren sustapenaren harira, 2027. urterako etxeko nahiz saltokiko hondakinen % 65a hautazko eran biltzea lortu nahi da.