- «Bereziki egunotan herritarrei dei egiten diegu eragile aktibo bihur daitezen edozein jokabide sexistarekin amaitzeko»
Nerea Melgosak, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuak, Euskadin ospatzen diren jai guztiak eraso eta jokabide matxistarik gabeko leku seguruak izan daitezen eskatu du. Melgosa´ren arabera, «Gasteiz indarkeria matxistaren aurkako hiri kontzientziatua da, Euskadi bezala; eta jaietan, inoiz baino gehiago, herritarrei dei egiten diegu edozein jokabide sexistarekin amaitzeko eragile aktibo bihur daitezen».
«Garrantzitsua da inor ez izatea jokabide erasotzaileen konplize. Adin guztietako emakumeak aske sentitzea lortu behar dugu, kaleaz, egunaz, gauaz goza dezaten, beldurrik gabe eta konfiantzaz «, adierazi du sailburuak, eta Gorka Ortiz de Urbina «Zeledon «agurtu du, Euskadiko hiriburuko jaiak hasi baino pixka bat lehenago.
Nerea Melgosa´ren iritziz, «jaiak herritarren onenaren isla izan behar dira, ez txarrenaren isla. Egin ditzagun leku seguruak. Guztion esku dago. Erakundeez noski, baina baita kalean gozatzeko, barre egiteko eta ondo pasatzeko gauden guztiez ere «.