Osakidetzak 2018-19ko EPEaren emaitza gehiago argitaratu ditu

0

Osakidetzak dagoeneko argitaratu ditu 2018-19ko EPEko 41 lanbide-kategoriatako emaitzen zerrendak

 

Horrela, 2018-2019ko EPEaren emaitzak 2020-21-22-Egonkortzeko EPEari dagozkion probak egin aurretik jakinarazteko konpromisoa betetzen jarraitzen du.

 

Hurrengo hilabeteetan 2018-2019ko EPEan eskainitako plazen deialdietako behin-behineko emaitza guztien berri emango da.

 

 

Osakidetzak 2018-19ko EPEko destino-aukera duten izangaien behin-behineko zerrenda jasotzen duten ebazpenak pixkanaka argitaratzeko lanean jarraitzen du. Orain arte 41 lanbide-kategoria argitaratu dira.

 

Oposizio-fasea gainditu duten pertsonek aldez aurretik lehiaketa-fasean alegatu dituzten merezimenduen balorazioa egin ondoren, Osakidetzak izangaien behin-behineko zerrendak argitaratzen ditu. Argitalpen hori Osakidetzaren 2018-19ko EPEaren webgunean egiten da. Bertan, izangaiek informazioa kontsulta dezakete, eta destinorako aukera badute, eskainitako destinoak aukeratu.

 

2018-19ko EPEko lanbide-kategoria desberdinetako deialdietako emaitzen behin-behineko zerrendak argitaratuz betetzen da aurreko EPEko emaitzak Osakidetzako egungo EPE 2020-21-22-Egonkortzeko hautaketa-probak egin aurretik argitaratzeko hartutako konpromisoa, zzterketak irailean, urrian eta azaroan egingo baitira.

 

Osakidetzak 2018-19ko EPEko kategoria guztien behin-behineko zerrendak argitaratzen jarraituko du, hautaketa-prozesu hau lortzeko urratsak egiten jarraitzeko.

 

Osasuneko sailburu Gotzone Sagarduik iragarri zuen bezala, Osakidetzak 2018-2019ko EPEko deialdien behin-behineko emaitzak pixkanaka argitaratu ditu lanbide-kategoria hauetan:

 

  • LAN OSASUNEKO ERIZAINA
  • OSASUN MENTALEKO ERIZAINA
  • INSTALAZIO ELEKTRIKOETAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
  • ELEKTROMEDIKUNTZAKO INSTALAZIOETAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
  • PEDIATRIAKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA LEHEN MAILAKO ARRETA
  • LOGOPEDIAN DIPLOMADUNA
  • AUDIOPROTESIEN TEKNIKARI ESPEZIALISTA
  • DIETETIKAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
  • DOKUMENTAZIO SANITARIOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
  • ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
  • EMAGINA
  • FAMILIAKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA LEHEN MAILAKO ARRETA
  • OPTIKAN ETA OPTOMETRIAN DIPLOMADUNA
  • TERAPEUTA OKUPAZIONALA
  • GIZARTE-LANGILEA
  • ERRADIOTERAPIAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
  • ANATOMIA PATOLOGIKOKO ETA ZITOLOGIAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
  • INFORMATIKAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
  • SUKALDARIA
  • FARMAZIAKO LAGUNTZAILEA
  • ENDOKRINOLOGIAKO ETA NUTRIZIOKO FEM
  • BARNE MEDIKUNTZAKO FEM
  • OFTALMOLOGIAKO FEM
  • KIRURGIA OROKORREKO ETA DIGESTIO APARATUKO FEM
  • HEMATOLOGIAKO ETA HEMOTERAPIAKO FEM
  • OSPITALEKO PEDIATRIAKO FEM
  • KIRURGIA PEDIATRIKOKO FEM
  • ETXEKO OSPITALIZAZIOKO FEM
  • OSPITALEKO ERRADIOFISIKAKO FEMT
  • DERMATOLOGIA MEDIKO KIRURGIKOKO ETA BENEREOLOGIAKO FEM
  • ONKOLOGIA MEDIKOKO FEM
  • MEDIKUNTZA NUKLEARREKO FEM
  • ANALISI KLINIKOKO FAK. ESP. MEDIKO TEKNIKOA
  • ZAINKETA ARINGARRIEN FAK. ESP. MEDIKOA
  • ODONTOLOGIAKO FAKULTATIBO TEKNIKOA
  • OBSTETRIZIAKO ETA GINEKOLOGIAKO FAK. ESP. MEDIKOA
  • MEDIKUNTZA FISIKOKO ETA ERREHABILITAZIOKO FAK. ESP. MEDIKOA
  • PNEUMOLOGIAKO FAK. ESP. MEDIKOA
  • ESP. OTORRINOLARINGOLOGIAKO MEDIKUA
  • FISIOTERAPEUTA
  • LABORATEGIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

 

 

 

 

Osakidetzan abian diren EPE-etan dokumentazioa entregatzea

 

Gaur egun abian diren 2020-21-22-E EPEko eta 2018-19 EPEko hautaketa-prozesuetan izangaiek baldintzak eta merezimenduak egiaztatzen dituzten dokumentuak emateari eta baliozkotzeari dagokionez, Osakidetza prozesu hori arinago egiteko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak eskaintzen ari da.

 

Dokumentazioa entregatzeko prozesuak ugaritu egin direnez, Zerbitzu Erakunde Integratuen (ESI) erregistro- eta balidazio-arloetan jarduteko prozedura bat ezarri da. Horren harira, Arabako, Bilbo-Basurtuko, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako eta Donostialdeko ESIetako ospitaleetan dokumentazioa entregatzeko ordutegiak luzatu behar dira, eta abuztuaren 7tik (astelehena) 8:00etatik 17:00etara artekoa izango da.

 

Gogoan izan behar da izangaiek dokumentazioa ohiko erregistro orokorretan ere aurkez dezaketela, hala nola posta-bulegoetan, administrazio publikoetan eta abarretan.

 

Gainera, dokumentazioaren bilketa sinplifikatu egin da, kategoria bateko baino gehiagotako dokumentazioa dutenek behin bakarrik entregatu ahal izateko. Horretarako, kasuan kasuko formularioa erregistratu behar da, eta hainbat kategoriatarako erabili ahal izango da honako hauek adierazita: EPEa eta kategoria, erregistro-zenbakia eta dokumentazioa aurkeztu den lehen erregistro elektronikoaren data.

 

NANa entregatzea

Gainerako dokumentazioa aurretik baliozkotuta dutela-eta NANaren kopia bakarrik aurkeztu behar duten pertsonen kasuan, Osakidetzak zuzenketa-mekanismoa erabiltzea erabaki du, dokumentu hori nahitaez aurkeztu behar izatea saihesteko, eta pertsonaren nortasuna (abizenak eta izena), jaioteguna edo nazionalitatea egiaztatu behar bada, Osakidetzak egingo du NANa entregatzeko eskaera.

 

 

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 04an