Txus Vidorreta, abuztuko enbaxadorea

0

Athletic Clubek Txus Vidorreta bilbotarra, ACBko historian partida gehien zuzendu dituen bosgarren entrenatzailea, izendatu du abuztuko enbaxadore. Saskibaloiko teknikari karismatikoak LaLigako estreinaldiaren aurreko orduetan jasoko du saria, San Mamesen, Real Madriden aurkako neurketan, abuztuaren 12an, denboraldiaurrea hasteko Tenerifera itzuli baino ordu batzuk lehenago. Horrela, Txus Vidorreta orain arte Jon Rahm, Jokin Altuna, Honey Tahljieh, Thomas Hittzlsperger, Marino Lejarreta eta Joane Somarriba (euskal zaleen eta txirrindularitzaren ordezkari gisa), Maria Arthuer eta Juan Villorok osatutako Athletic Cluben 125. urteurreneko enbaxadoren zerrendara batu da.

Vidorreta, Bizkaiko saskibaloiaren erreferente nagusia, Athleticen bozgorailu bikaina da berez. Ez du aukerarik galtzen gure filosofia harrotasunez aipatzeko, Sonia bere emaztea eta bere hiru seme-alabekin batera Bilbotik kanpo eta ahal duten guztietan San Mamesera joaten dira elkarrekin. Aurtengo Lenovo Teneriferen eta Unicajaren arteko Kopako finalaren aurreko orduetan hau esan zuen: «Oso pozik nago nire laguna den entrenatzaile baten aurka (Ibon Navarro) final bat jokatzeagatik, eta biak finalak jokatzen eta irabazten ohituta dagoen talde zuri-gorriko jarraitzaileak gara«.

Bere izaera handinahiak Europako bi titulu, azkena bere Miribilla maitean, eta Kontinente Arteko Kopa bat altxatzera eraman du bere azken klubarekin. Aintzat hartu behar da profeta izan dela bere herrian, Caja Bilbaorekin eta Bilbao Basketekin igoerak lortu baitzituen. Bigarrenarekin historia handiak idatzi zituen ere, besteak beste, 2008ko urtarrilean ACBko fase erregularreko talde liderra kokatzea, Kopako finalerdi batera iristea eta Superkopako azpitxapeldun bilakatzea. Ia hamarkada batez entrenatu du talde bilbotarra, Casillatik abiatuta.

Brontze olinpikoa Sergio Scariolorekin, dena Maristasen hasi zen. ACBko klub horiez gain, La Palma, Estudiantes, Lucentum Alicante eta Valencia Basket, non Superkopa bat irabazi eta Euroliga jokatu zuen, ere zuzendu zituen.