- Ertzaintza y Udaltzaingoa elkarlanean arituko dira kaleko presentzia areagotuz jaietan segurtasuna bermatzeko
Donostiako Udalak Segurtasun Koordinazio Batzordearen bilera hartu du gaur goizean. Bertan, arduradun politikoek, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak abuztuaren 12an Artillero eta Kanoikadarekin hasiko den Aste Nagusiaren segurtasun dispositiboa egokitzeko.
Bileran Donostiako alkate Eneko Goiak, Hiri Segurtasun, Suhiltzaile eta Babes Zibileko zinegotzi Martin Ibabek, Ertzaintzaren Nagusi Josu Bujandak eta Ertzaintza eta Udaltzaingoaren hainbat ordezkarik hartu dute parte.
Koordinazio Batzordeak Aste Nagusirako prestatu diren segurtasun dispositiboak errepasatu ditu, eta bereziki, azpimarra jarri du poliziaren kaleko presentzian, ekitaldi handietan egongo den pertsonen segurtasunean (su artifizialak, kontzertuak), lapurreten prebentzioan, alkohola eta drogen kontsumoaren ondorioz egon daitezkeen jarreratan, eta sexu-erasoetan.
Ohikoa denez, bi poliziek elkarrekin patruilatzeko plangintzarekin jarraituko dute jendea pilatzenden lekutan, estaerako, Parte Zaharrean, Grosen eta Erdialdean, eta azpimarra jarriko dute jaietatik etxera itzultzeko ibilbide seguruak bermatzeko dispositiboan.
Hiri Segurtasun, Suhiltzaile eta Babes Zibileko zinegotzi Martin Ibabek esan du, bileran egitarauan jastotzen diren jarduera guztien errepasoa egin dutela, eta donostiarrei zein egun horietan hirira etortzen direnei segidakoa eskatu die: “Jaiekin gozatzeko inguruko pertsonak errespetatuz, bai jaiekin gozatzen ari direnak baita atsedena hartu nahi dutenak. Halaber, hiritarrei elkarlana eskatu nahi diegu jaiak ondo gauzatzeko, eta kalean egongo diren patruilengana jotzeko laguntza eske edo baldin eta edozein ekintza-deliktibo ikusi badute”.
Ertzaintzaren Nagusi Josu Bujandak azpimarratu du, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren agenteak hiri osoan patruilatzen egongo direla eguneko 24 ordutan, bai uniformatuta baita kalez jantzita ere, prebentzio lanak eta jai eremuetan zein kanpoan jarduketa zuzenak egiten. Josu Bujandak ere hiritarrei eskatu die Aste Nagusian zehar ikus ditzaketen delituak edo egokiak ez diren jarrerak salatzeko.