Lehiaketako lehen astea Valverderen mutilentzat

0

Atzo Dublinen Manchester Uniteden aurka jokatutako partida handiaren ostean, denboraldiaurrea amaitutzat eman du Athletic Clubek, hasi eta hilabete batera. Valverderen mutilek Real Madrilen aurkako partida zorrotzarekin ekingo diote orain txapelketa ofizialari.

San Mamesek ateak irekiko ditu berriz larunbat honetan (21:30ean) LaLigako klasiko batekin. Izan ere, lehoien eta merengeen arteko 185. partida izango maila gorenean. Halaber, lehoiak zaleekin elkartuko dira berriro emozio handiak espero dituen Katedralean.

Ohi bezala, Ernesto Valverderen taldea izango da txapelketa ofiziala jokatuko duen Klubeko lehena. Emakumezkoen Munduko Txapelketa kanporaketa fasean dagoela, neskez ez dute F Liga hasiko iraileko bigarren asteburura arte. Lehoikumeek astebete lehenago ekingo diote ligari, UD Logroñesen aurka Las Gaunasen.

Kirol-balorazioa

Lehoiek lau liga jardunaldi jokatuko dituzte selekzioek irailean eragingo duten lehen etenaren aurretik: Real Madrilen aurkako estreinaldia San Mamesen, Osasunari bisita Sadarren, Real Betisen aurkako partida etxean eta Mallorcara bidaia. Lehiaketa hasiera honen ondoren, eta udako fitxaketen merkatua itxi ostean, Klubak denboraldi hasierako kirol balorazio orokorra egingo du prentsaurreko batean.