Nafarroako Gobernuak 247.000 euro bideratuko ditu toki entitateetara kirol eta fisika programetarako

0

Kultura eta Kirol Departamentuak, Nafarroako Kirolaren Institutuaren bitartez, bi dirulaguntza deialdi onartu ditu toki entitateentzat, Foru Erkidegoan kirol jarduerak egitea sustatzeko. Lehenengo laguntza 207.000 eurokoa da, eta mankomunitateei zuzenduta dago, gorputz- eta kirol-jardueretako programak sustatzeko. Bigarrena, berriz, 6 eta 8 urte bitarteko adingabeentzako kirol anitzeko programetara bideratuta dago, 40.000 euroko aurrekontuarekin.

Laguntza bien aurkezpen-epea jadanik zabalik dago eta eskariak aurkezteko modua esklusiboki telematikoa izango da, Nafarroako Kirolaren Institutura zuzenduta, Nafarroako Gobernuaren atariko izapideen katalogoari dagokion bere fitxan.

Gorpuz- eta kirol-jarduerak mankomunitateetan

Diru-laguntzak, esklusiboki kirol teknikariekin kontatzen duten Mankomunitate haietara zuzendua, guztira 207.000 euroko zuzkidura du eta bere helburua da mankomunitate horiek elkartzen dituzten udalerri ezberdinen herritarren artean kirol jarduera fisikoaren praktika sustatzea.

Deialdi argitaratuaren zenbateko totaletik, 87.000 euro 2023ko urriaren 1etik azaroaren 30era bitartean garatzen diren jardueretara zuzenduta daude, eta beste 120.000 euroak aldiz, 2023ko abenduaren 1etik 2024ko irailaren 30era bitartean garatuko diren haietarako.

Horrenbestez, diru-laguntza, mankomunitateetan gorputz- eta kirol-jarduerekin osatutako programen sustapenak eragindako defizit hori partzialki ordaintzera bideratuko da. Jardueren koordinatzaileen eta monitoreen, alegia pertsonalaren kostuak hala nola programen garapenarekin lotutako ohiko gastuak (materialen erosketa, publizitatea, aseguruak, sariak, etab.) ordainduko dira.

Gaur egun Nafarroan 6 mankomunitate existitzen dira, eta kirol zerbitzuarekin kontatzen dute geografia osoan barrena. Hizpide ditugu Areso, Araitz, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak; Hegoaldeko Nafarroa Kirol Mankomunitatea; Sakana Kirol Mankomunitatea; Izarbeibar Kirol Mankomunitatea; Erdialdeko Kirol Mankomunitatea; eta Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea. Horietan biltzen dira udalak eta kontzejuak zeinen helburua eragindako eremuan kaltetuak liratekeen herritar haiei guztiei zerbitzuak, kirolekoak barne, ematea den, bestela eskuratu ezingo lituzketen neurrian, horretarako material eta giza baliabiderik ez izateagatik.

Laguntza hauek eskuratzeko interesa duten erakundeek eskariak aurkeztu ahal dituzte urriaren 9ra arte, telematikoki, navarra.es webeko izapideen katalogoko fitxa erabiliz.

Kirol anitzeko programak adingabeentzat

Deialdi hau Nafarroako toki erakunde guztiengana zuzenduta dago. Dagokion zuzkidura 40.000 eurokoa da eta bere xedea da 6 eta 8 urte arteko neska-mutil ororen jarduera fisikoaren praktika antolatua sustatzea, betiere kirol esparruan espezializazio goiztiarra saihestuz eta adin hauetan gehien gomendatzen diren praktika ereduak bultzatuz.

Ildo horretatik, Nafarroako Kirolaren Institutuak markatu du jardueren ikuspegia integrala izango dela garapen pertsonal, sozial eta motorra lortzeko asmoaren arabera, neska-mutikoen osasun eta ongizatearen mesedetan, kontuan izanik bere helburua ez dela inoiz lehiatzea.

Bestalde, balioen hezkuntza sustatuko da, planteatutako jarduera fisiko guztiak baliatuz eta nabarmenduz, besteak beste, joko garbia, adiskidetasuna, mugak gainditzea, inklusioa eta integrazioa. Laburbilduz, programek bermatu beharko dute jardueren eskaintza parametro ko-hezitzaileen eraginpean diseinatzea eta antolatzea, jarduera ezberdinen eskaintzan neskentzako hala nola mutilentzako aukera barne hartuz, horrela “femeninoak” edo “maskulinoak” izaten aritu diren gorputz- eta kirol-jardueretan existitzen diren estereotipoekin amaitzea lortzeko.

Programak 2023ko irailaren 1a eta 2024ko abuztuaren 31 artean garatuko dira, horien iraupena gehienez 7 hilabetekoa izanik. Talde bakoitzak, gutxienez 6 neska-mutikorekin osatuta, astean 2 saio eskainiko ditu horien iraupena 50 minutukoa izanik.

Diru-laguntza eskariak 2023ko irailaren 22ra arte egin daitezke, derrigorrez modu telematikoan, Nafarroako Gobernuaren Atariko izapideen katalogoko fitxa erabiliz.