Cultur-Izan, arte-adierazpen tradizionalak erakusteko eta zabaltzeko programa berria

0

Cultur-Izan arte-adierazpen tradizionalen programa berri bat da, Vianako Printzea Erakundeak-Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatua. Irailaren 2tik urriaren 8ra garatuko da. Lurralde osoan presentzia duen zikloa da, eta honako hauek konbinatzen ditu: erakusketa, publiko berrien zabalkundea eta bitartekotza, berrikuntza eta Nafarroako musika, dantza eta ahozko adierazpen herrikoien kalitatea, guztiak ere Kultur Ondare Ez Materialaren elementuak.

Aurkezpenean partaide izan dira Kultura eta Kirol kontseilari Rebeca Esnaola, Museoen Zerbitzuko zuzendari Susana Irigaray, eta proiektuaren komusaio-taldeko Marcos Andrés eta Igor Saenz. Gainera, ekitaldia ixteko unean, Urtzi Iraizoz eta Aitor Urkiza Txistulari eta irakasleen emanaldiarekin kontatu dute.

Izena gaztelaniaz eta euskeraz eginiko hitz joko batetik dator “zein hautatzeko arrazoiak izan diren ‘kultura izatea’ ideia hurbiltzea eta zer izan garen eta zer garen jakiteko ezagutzan sakontzea; ezinezkoa baita jatorrizko kultura kontuan hartu gabe” adierazi du kontseilariak bere mintzaldian zehar. Esnaolak halaber esan du zikloak “balioko digula Nafarroako agente publiko eta pribatuen aldetik Kultur Ondare Ez Materiala aintzatetsi eta zaintzearen egitasmo onari dagokion garrantzia emateko”.

Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeak 2022 urtean zehar Musika, Dantza eta Ahozko adierazpen herrikoien Mahaiaren garapena egitean atzemandako kezkatik sortutako programa bat da, zeinek folklorearen alorreko agenteen partaidetzarekin kontatu zuen.

Cultur-Izan programa bat da zeinen estreinaldia UNESCO-ren Kultura Ondare Immateriala Zaintzeko Hitzarmenaren 20. urtemuga ospatzen den urtearekin kointziditzen duen.

Programako jarduerak

Lehenengo edizio honetan, programa, aipatu Mahaia eratu duten erakundeen partaidetzarekin konfiguratzen da; haiek diseinatu dituzte irailaren 2tik urriaren 8ra arte, gehienbat asteburuetan, ospatuko den askotariko programa osatzeko tailer nahiz ikuskizun ezberdinak. Bestalde, udalen lankidetzarekin kontatu da, zeinek emanaldi hauek gauzatu ahal izateko euren lokalak eman dituzten.

Guztira 11 dira programa osatzen duten ospakizunak (jarduerak, maisu-klasea eta tailerrak); horietarako egoitzak izango dira Nafarroako udalerri ezberdinak: Iruña, Corella, Agoitz, Faltzes, Aiegi, Fustiñana, Lakuntza, Bera eta Noain.

Nafarroako Dantzarien Biltzarrak, Baztandarrak taldearen bitartez, Baztango “mutildantzen” hastapen tailer bat eskainiko du, “IkasMutilDantzak” izenekoa, herritar ororentzat eta izpiritu inklusiboarekin, Noaingo Kultur Etxean ospatuko den tailerrean bereziki dantzarien aniztasuna bistaratuz, tokiko Downza taldea lagun. Prestakuntza saio bakoitza partaidetza eta bizikidetza sustatzeko giro batean ikasiaren erakusketarekin amaituko da. Saiotako azkenak Nafarroako Museoa izango du esparru, hitzaldi batekin eta Baztandarrak taldearen eskutik eginiko multidantzen erakusketarekin. Tailer horiek irailaren 2an ospatuko dira Agoitzeko Kultur Etxean; hilak 9an, Faltzes udalerriko Pedro Iturralde Gizarte Etxean, hilak 10ean Fustiñanako Gizarte Etxean; hilak 16an Lakuntzako Gizarte Etxearen zinema aretoan; hilak 17an Berako Eztegara frontoian; hilak 24an Noaingo Kultur Etxean eta irailaren 30ean Nafarroako Museoan.

Navarjota Elkarteak irailaren 2an aurkeztuko du Corellan “La Jota Navarra” bere ikuskizuna; herri baten adierazpena zeinetan errondaila, txistulariak nahiz gaita-jotzaileak lagun, lurralde nafartarreko Jota abestu, dantzatu eta instrumentatuak dakarren adierazpen orori emango zaion arreta.

Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak urriaren 8an eskainiko du Iruñako Labrit frontoian, “La Gamazada”ren 130. urtemugaren oroitzapenezko Ikuskizuna, Oier Zuñigaren zuzendaritza artistikoa dela medio, Erriberako Paloteatuen eta 1978ko horien ikuskizunaren gaineko bere ikerketa lanaren berrikuspen bat.

Nafarroako Bertsozaleen Elkarteak bertsozaletasuneko Saioa Alkiza eta Julio Soto gazte “txapeldun” nafarrak ekarriko ditu irailak 9an Iratxeko Monasteriora, Ander Aranburu “gai jartzaile”aren eskutik inprobisatzera historiako mugarrien eta monumentu honetatik pasatu diren pertsonaien gainean.

Horrez gainera, lehenengo edizio hau, irailaren 13an Nafarroako Filmotekan Tanxugueiras taldeak emango duen maisu-klasearekin osatuko da. Galiziako musika-talde ospetsuko hiru kideren eskutik egingo den hitzaldi performatibo bat dugu hizpide, zeinetan euren bizi-esperientzia artistikoa emango diguten jakitera, errepertorio bat sortzeko abiapuntu bezala tradizioaren erabilera hala nola gizarte nahiz kultura garaikideekin egokitutako eszenaratzea oinarri izanik.

Jarduera orotarako sarrera askea eta doakoa da. Soilik Baztandarrak taldea  Fustiñana, Faltzes, Agoitz, Lakuntza, Bera, eta Noainen garatzeko asmotan den kasMutilDantzak tailerretan eskatuko da aurretiko izen ematea, horien udaletako Kultura sailetan.

Komisario Taldea

Cultur-Izan 2023ko komisario-taldea Marcos Andres Viergek eta Igor Saenz Abarzuzak osatzen dute. Biak ere, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileak dira, erakunde honetako Musika alorrean. 2016tik, Nafarroako musika ondare ez materialarekin lotutako lan bat garatzen aritu dira, ikuspegi akademiko, ikertzaile eta artistiko batekin. Bere azken lana, En-Kantu; Musika eta Lurraldea diskoaren sorrera, grabaketa eta interpretazioa izan zen, 2021. urtean Nafarroako Unibertsitate Publikoak ekoiztutakoa, hainbat kontzertutan hedatzeko.