Herri-Lanen Zuzendaritzak premiazko konponketa egin du Zatoiako zubian, Auritz eta Izaba lotzen dituen NA-140 errepidean dagoena

0
PRUEBA

Herri-Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak premiaz konpondu du Zatoiako zubia, Auritz eta Izaba lotzen dituen NA-140 errepidean, Abaurreagaina udalerrian.

Nabarmentzekoa da udaberri honetan taularen lauzan azaldutako hainbat zulo konpondu ondoren, bere hormigoiaren narriadurari dagokion arazo orokortu bat atzeman zela. Analisi teknikoaren arabera, aldizkako zulo hauek bat-batean sor litezke beste edozein gunetan, bide-segurtasunerako arriskua eraginez.

Lanek, zeinek 113.512 euroko (BEZ barne) inbertsio bat suposatu duten eta azken hiru hilabetetan zehar exekutatu diren, taularen geruza asfaltikoaren fresaketa izan dute helburu, baita horren ostean hormigoi narriatuaren lodiera kentzeko goi presioko urarekin eginiko saneamendua ere. Bestalde, taula hori birgaitu egin da erresistentzia goreneko hormigoia erantsiz, 20-25 zentimetroko lodiera bat berreskuratu arte.

Jarraian, taularen lauza berria inpermeabilizatu egin da bere osotasunean eta asfaltatzeari ekin zaio, nahasketa bituminoso beroaren 5 zentimetroko geruza bat zabaltzeko, galtzada ertzean alboko ubide bat jarriz, dauden isurketa-urak hobekiago drainatzeko eta horrela existitzen diren kainu-zuloetara hustuketa egokiak egitea bermatzeko.

Nabarmentzekoa da lanen exekuzioan zehar, esklusiboki errei bat hautatu izan dela lanerako, bestea ibilgailuak iragaiteko gaituz, errepideko erabiltzaileengan jarduketaren nolanahiko ondorioen eraginak minimizatzeko asmoz.

Zubiak, zein NA-140-aren 22+350 puntu kilometrikoan kokatuta dagoen, Zatoia ibaiaren sakana zeharkatzen du. 10 metro inguruko altuerako hiru baoz eta bao bakoitzean, 12 metroko habe aurre-fabrikatuen taula batez osatuta dago, haren zabalera totala 8,20 metrokoa izanik. Bere harri-hormaren lehen egitura 1935. urtekoa da eta jarraian egungo zabalera izateko hedatu zen 1984an, hasierako zutabeak mantenduz.