Xedapen orokor bat egitea, ikaskuntza berrikuntzarako zentroa eta hezkuntza inklusioa garatzeko zentroa sortzea arautzen duena

0

Hezkuntza Sailak eskerrak eman nahi ditu Maria Yolanda, Olatz, Uxue, Begoña Suarez, Iosu Alberdi, Iñaki Biain Salaverria eta Bizkaiko Psikologia Ikastetxeak bidalitako ekarpenengatik. Aurkeztutako dekretuari egindako gogoetak, aldekoak zein kritikoak, aztertu egin dira, eta instrukzio-fasea irekitzen denean berriz ere kontuan hartuko dira, zehazki, entzunaldiari eta informazio publikoari ekitean. Bestalde, Maria Begoña Garamendi Ibarrak, Ixone Akesolo Cuervok eta Pedro Diez Rodríguezek dekretu berriaren testu osoa jasotzeko egindako eskaerei dagokienez, adierazi behar da, testu horrek eragiten dien herritarrak direnez, dokumentu hori entzunaldian bidaliko zaiela.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 11.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, erregelamendua egin aurretik, aurretiazko kontsulta publikoa egin da. Administrazioaren web-atarien bidez (euskadi.eus eta Irekia), etorkizuneko arauak uki ditzakeen pertsonen eta ordezkaritza-erakundeen iritziak jaso dira.

Esandako izapideak egiteko epea amaituta eta gorago aipatutako izapideen emaitzak balioetsita –gehi beste bide batzuetatik jasotako ekarpenak ere kontutan hartuta-, prozedura izapidetzen jarraituko da, aurreproiektua idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.