“Denboraldia ondo hasteko gogotsu gaude”

0

Iritsi da egiaren ordua. Bihar abentura berri bat hasiko da LaLigan. San Mamesek Real Madriden aurka 2023-24 ikasturteari hasiera emango dio. Partida handia izango da jokoan, eta Athletic prest eta irrikaz iritsiko da zitara, denboraldiaurre gogor eta globala osatu ondoren. Horrela, atarikoan ohikoa den bezala, Ernesto Valverde komunikabideen aurrean agertu da partida handi honen gakoak aztertzeko.

Entrenatzaile zuri-gorriak azpimarratu du San Mames eta athleticzaleak funtsezkoak izango direla taldeak hiru puntuak lortzeko lehian: «Horrelako norgehiagokatan, Real Madriden aurka, zale guztiek sutsuki animatzen dute. San Mamesek ez du huts egiten alde horretatik. Taldearen bultzadarekin batera, jendea jokalariekin inplikatuta eta pozik egotea bilatuko dugu. Ahal duguna egiten saiatuko gara giroa onena izan dadin. Denboraldia ondo hasteko gogoa dugu«.

Talde zuri-gorriak Carlo Ancelottik zuzentzen duen talde merengea izango du aurrean. Ernesto Valverderen aburuz, Real Madril sasoi betean iritsiko da biharko hitzordura: «Neurketa garrantzitsua jokatuko dugu. Iritsi da LaLigaren hasiera eta garrantzi handiko aurkaria jasoko dugu gure etxean. Real Madridek joko-marrazkia aldatu du, batez ere, zelai erdian jokalari sendo ugari eta garrantzitsuak dituelako. Erasoan oso ondo daude, baita defentsan ere. Indibidualki azkarrak eta indartsuak diren jokalari indartsuak dituzte. Ondo finkatutako blokea da, eta denboraldiak aurrera egiten duen heinean hobeak izango dira«.

Hala ere, Athletic Clubeko teknikaria ez da kikiltzen eta argi dauka zein izan behar den lehoiek mantendu behar duten norabidea, biharko eta denboraldiko emaitza positiboa izan dadin: «90 minutu indartsu egon behako gara,min eman eta, aldi berean, sortuko dizkiguten eragozepenak ondo kudeatzeko. Talde gisa gauza on asko ditugu, eta horietan sakondu behar dugu. Udan zehar partida gogorrak izan ditugu, LaLigako lehen sarrerarako prest egotea eragin digutenak. Gure asmoa ligaren hasieran ondo egitea eta konfiantza-bolada ona hartzea da. Gure espiritua eta nortasuna mantentzen saiatuko gara, jardunaldi bakoitza gure armekin hobekien lehiatzeko«.