Informazio erabilgarria: Athletic Club – Real Madrid

0

Larunbat honetan San Mamesek ateak irekiko ditu Athletic Clubek eta Real Madrid CFek jokatuko duten LaLigako 1. jardunaldiko partidarako. Jarraian, Katedralera norgehiagoka ikustera bertaratzen diren pertsona guztientzat interesgarriak diren datuak jorratuko dira:

Ateak irekitzea

San Mamesera sartzeko ateak 20:00etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, joan zaitez behar besteko aurrerapenarekin zelaira sartzea arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko.

Sarbidea zure bazkide txartelarekin

San Mamesera sartzeko agiria bazkideentzako txartela izango da eta app-aren txartel digitala soilik GAZTE ABONOArentzat.

Aplikazio ofizialaren bidez sartu ahal izango da «nire txartela» atalean, partidaren aurreko orduetan gaituko den QR kodearen bidez.

Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da Athletic Clubeko app ofizialaren bitartez, partida hasi baino bi ordu lehenagora arte. Bi aukera daude:

  • Bazkide-txartel digitala aplikazio ofizialaren bidez beste pertsona bati lagatzea (Android IOS)
  • Bazkide-txartela edo Gazte Abonoa Klubaria app-aren bitartez, webgunearen bitartez edo 900 909 709 telefonoaren bitartez lagatzea.

Sarreren salmenta

San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:

•    Abuztuak 11, ostirala, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
•    Abzutuak 12, larunbata 10:30etik 13:30era eta 19:30etatik aurrera.

Erosi sarrerak online.

Ikusleek pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango dituzte, horiek agortu arte.

San Mames BAT sarrerak 

San Mameseko erdiko eraztuneko Matchday Experience sarrerak ere salgai daude, Katedralean esperientzia bakarra bizitzeko.

San Mames BAT sarrerak erosi

Sarbideak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikus San Mames planoa artikulu honen amaieran).

San Mameseko dendaren irekiera

Denda ofiziala (San Mameseko 26. eta 0. ateen artean dagoena) 10:00etatik 00:30era egongo da irekita, etenik gabe.

Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.

Ostalaritza zerbitzuak

Gozatu Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sport tabernan, 17:30etatik 02:00etara. Edari- eta janari-eskaintza zabala dago, baita partida bere pantaila erraldoietan ikusteko aukera.

Gainera, La Campa de los Ingleses taberna 09:00etatik 18:00etara egongo da zabalik, gosari, brunch eta asteburuko menuekin, eta San Mames Jatetxea 13:00etik 18:00era.

AC Museoa eta San Mames Tourra

Athletic Club Museoa bisitatu ahal izango da (20. atearen ondoan) 10:00etatik 19:30etara. Partida eguna denez, San Mameseko Tourra 16:45ak arte bakarrik egin ahal izango da.

Erreserbatu hemen.

Mosaikoa

Jokalariak zelaira irtetean, mosaiko bat sortuko da DIGIren eskutik San Mames osoan, Katedrala gorriz eta zuriz marraztuz. Gainera, kartoietan  denboraldi honetako 10 kamiseta ofizial zozketatuko dira. Zozketan parte hartzeko hiru urrats hauek bete beharko dira:

1. Partida honen mosaikoaren argazkia ateratzea.
2. Argazkia Instagramen edota Twitterren argitaratzea #DIGIconlosLeones traolarekin.
3. Aipatu edo etiketatu @digimobil_es