N-121 A errepidea hobetzeko lanek trafikoa desbideratzea eragingo dute abuztuaren 16, 17 eta 18an

0

Lurralde Kohesiorako Departamentua N-121 A errepidean 2+1 bide bihurtzeko garatzen ari den lanek, datorren astean zehar, Oronoz-Mugairiko lotunearen (41+000 KP) eta Doneztebeko iparraldeko lotunearen (46+800 KP) arteko zirkulazioan hainbat aldaketak eragingo dituzte.

Zehazki, errodadura-geruza zabaltzeko lanek trafikoa eragingo dute abuztuaren 16an, asteazkena; jardunaldi horretan, 8etatik 19ak arte trafikoa desbideratuko da Irungo noranzkoan 41+000 PK-tik NA-1210 errepidera bideratzeko, Oronoz-Mugairi eta Narbarte zeharkatuz. Iruñeko noranzkoan, saihesbide bat finkatuko da 46+800 PK-tik, kasu honetan ere NA-1210 errepiderantz, Oronoz-Mugairi eta Narbarte zeharkatuz. Narbarteko estugune eremuan, trafikoa banderekin erregulatuko da, saihesbideak behar bezala seinaleztatuta geratuz.

Bestalde, abuztuaren 17an eta 18an, osteguna eta ostirala, eta halaber goizeko zortziak eta arratsaldeko zazpiak artean, trafikorako saihesbideak mantenduko dira Irungo noranzkoan. Baina Iruñeko noranzkoan dabilen trafikoak, N-121 A errepidetik jarraitu ahal izango du.