De Marcos, 500 partida jokatu dituzten jokalari loriatsuen artean

0

Oscar De Marcosek 500 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, San Mamesen jokatu den Real Madrilen aurkako LaLiga EA Sports 2023-24 denboraldiko estreinaldian hasieratik zelairatu ondoren. 34 urterekin, jokalari arabarrak 500 partida ofizial edo gehiago jokatu dituzten zazpi jokalariekin bat egin du: Iribar (614), Rojo I (541), Muniain (536) Etxeberria (514), Iraola (510) eta Susaeta (507).

Berantiarra bezain nabarmena izan zen De Marcos bere talde maitatuenera iritsi zen eguna. Azken 15 urteak ez dira ulertzen arabarraren presentzia gabe lehoien hasierako hamaikakoan. Klubera Deportivo Alavesetik iritsi zen bigarren taldearekin jokatzeko, baina Lezamara  eta lehen taldearen erritmora azkar egokitzeak Bilbao Athleticen igarotzea iheskorra izatea eragin zuten. Beraz, 2009ko abuztuaren 6an jokatu zuen lehen partida ofiziala Athleticekin Young Boyseko Suisse Wankdorf Estadioan, bigarren zatian, 2009/10 denboraldiko Europa Leagueko atariko itzuliko norgehiagokan.

Bilbora iritsi eta hamabost denboraldiren ondoren, De Marcosek 500 partida jokatu ditu eta guztira 37 gol sartu ditu LaLiga, Kopa, Superkopa eta Europa Leaguearen artean.

Honako hau da lehiaketaz lehiaketa De Marcosek elastiko zuri-gorriarekin jokatu dituen neurketen kopurua:

  • LaLiga-ko 382
  • League-ko 8
  • Europa League-ko 57
  • Errege Kopako 46
  • Supercopa-ko 7

Athleticekin 500 partida ofizial edo gehiago jokatu dituzten zazpi futbolarien zerrenda:

  • Jose Anjel Iribar: 614
  • Rojo I: 541
  • Iker Muniain: 536
  • Joseba Etxeberria: 514
  • Andoni Iraola: 510
  • Markel Susaeta: 507
  • Oscar de Marcos: 500