Athletic Clubek porrotarekin itxi du Tenerifeko mini stagea UD Granadillaren aurka Teide Trofeoan 1-0 erori ostean. Txapelketa honek 51. edizioa jokatu du gizonezkoetan eta azken urteetan emakumeak izan ditu protagonista. Elena Guerrak falta jaurtiketaz egindako golak kanariarrek uharteko garaikurra irabazteko balio izan du. Zuri-gorriek euren maila bereko aurkari baten aurka jokatu duten lehen norgehiagoka izan da, aurten ere Liga F-en aurrez aurre izango dutena.
David Aznarrek honako hamaikako hau zelairatu du: Nanclares, Sara Ortega, Maddi, Landaluze, Gara, Mariana, Zubieta, Arana, Pinedo, Azkona eta Sanadri. Lehen zatiak aukera gutxi izan ditu, neurketa oso parekatua izan da. Bea Beltranek bi abagune izan ditu area kanpotik eta Landaluzek atepetik atera du baloia behin. Sanadrik izan du lehen zatiko abagunerik argiena, baina kanariarren interesetarako susto bat baino ez da izan.
Bigarren zatian, UDG Tenerifek aukera argiagoak izan ditu, hegaleko jokalaria den Kokok bizitasuna eman dio etxeko taldeari.Bertakoen gola 66. minutuan iritsi da, Elena Guerra izan da golegia, falta jaurtiketa bat baliatuta. Lucia Mendezek 2-0ekoa jartzeko eta txapelketa bideratzeko aukera izan du, baina bere jaurtiketa desbideratuta bukatu da.
Athletic aurkariari min egiten saiatu da joko zuzenago batekin Zugasti aurreladean erreferentziatzat duelarik, baina arauzko minutuak txapelketa berdindu ezinik amaitu zen, baloiak zuri-gorriek mendean izan duten arren. David Aznarrenak aktiboki eta pasiboki saiatu dira, baina ezin izan dute berdinketaren gola erdietsi. Orain hurrengo lagunarteko norgehiagokan pentsatu beharko du taldeak. Asteartean, SD Eibarrek, Liga F-ko taldeak, Lezama bisitatuko du EH Kopako neurketan (19: 00etan, ateak zabalik).