Entrenamendua ateak irekita

0

Lehen taldeak astearte honetan, abuztuak 15, 10:30etik aurrera, Lezamako instalazioetan osatuko duen lan saioa ateak zabalik izango da.

Soropilean egindako lanaren ostean, jokalariak 20 minutu izango dituzte zaleekin argazkiak atera eta sinadurak egiteko; izan ere, ondoren gimnasioan entrenamenduaren azken zatia jarraituko dute.

Plantillaren eta baloiaren arteko hartu-emana ikusi nahi duten athleticzale guztiek lurpeko aparkalekuaren sarreratik sartu beharko dira instalazioetara, eta bertan utzi ahal izango dute beren ibilgailuak, hala nahi badute. Ondoren, sarrerako tornuetatik igaro eta entrenamenduaren lekura lagunduko zaie.