Ainitze Zumetak lehia bizian irabazi du Uliako Harrian

0

Ainitze Zumeta Goikoetxea zarauztarrak irabazi du Uliako Harriaren bigarren edizioan. 70 kiloko harria 17 aldiz altxatu du, iaz Karmele Gisasolak lortutakoak baino bat gehiago, eta horrela errekor berri bat ezarri du proban.

Probaren palmaresa eta lortutako jasoaldiak hauexek izan dira:

  1. Ainitze Zumeta Goikoetxea 17 jasoaldi
  2. Lierni Osa Echave 14 jasoaldi (pisu txikiena duena)
  3. Ane Zinkunegi Hernández 14 jasoaldi (Olaiak baino pisu txikiagoa)
  4. Olaia Esnaola Aldalur 14 jasoaldi
  5. Karmele Gisasola Zenikazelaia13 jasoaldi
  6. Aroa Sánchez Aldaz 12 jasoladi
  7. Udane Ostolaza Etxabe 11 jasoaldi

Jasoaldi kopuru berdina egiten dutenean pisu gutxigo duenari lehentasuna ematen zaio.