Hiru atxilotu Abanto-Zierbenan, inor bizi ez den Muskizeko etxe batean eta ondoan dituen bi eranskinetan ustez lapurreta egiteagatik

0

Ertzaintzak 21, 22 eta 25 urteko hiru gizon atxilotu ditu goizaldean Abanto-Zierbenan, inor bizi ez den etxe batean eta ondoan dituen bi eranskinetan ustez lapurreta egin ondoren. Lapurretak Muskizeko San Martin auzoan egin dituzte patruilek harrapatu baino lehentxeago.

 

Gaur, astelehena, goizaldeko lauak aldera, Ertzaintzari jakitera eman diote Muskizen furgoneta batean zeuden pertsona batzuen jarrera susmagarria zela, eta litekeena zela inguruko eraikinen batean lapurreta egin izana.  

 

Lekura hurbildu diren Ertzaintzaren patruilek egiaztatu dute hiru eraikin zeudela behartuta (inor bizi ez dez etxe bat eta ondoan dituen bi eranskinak), eta barruan dena hankaz gora zegoela. Horrez gainera, inguruan hasi dira furgoneta susmagarriaren bila, eta handik minutu gutxi batzuetara aurkitu eta Abanto-Zierbenako zerbitzugunearen parean geldiarazi dute.

 

Furgonetan zihoazen hiru bidaiariak identifikatu dituztenean, ibilgailua miatzen hasi dira, eta aipatutako eraikinetatik lapurtutako objektuekin bat zetozen hainbat objektu aurkitu dituzte.  

Hori guztia dela eta, agente jarduleek hiru gizonezkoak atxilotu eta polizia-egoitzara eraman dituzte dagozkion polizia-eginbideak betetzeko. Hiruak ari dira ikertzen indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.

 

Hiru atxilotuak, 21, 22 eta 25 urtekoak, Barakaldoko Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarriko dituzte polizia-eginbideak amaitu ondoren.