San Mamesen erantzun bikaina LaLigaren estreinaldian

0

Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkie bere zaleei San Mameseko harmailetan eman zuten erantzun bikainagatik 23/24 Ligako inaugurazio jardunaldian. 48.927 ikusle eta %91,8ko okupazio-tasarekin, lehen jardunaldia amaitzeko bi partida falta direnean, jende gehien izan duen Lehen Mailako estadioa da. Zenbaki are harrigarriagoak gauden abuztuko egunak kontuan izanda. Datuak nabarmen gainditzen du joan den denboraldian RCD Mallorcaren aurka jokatutako lehen partida (39.747), eta 2019/20koa baino handiagoa ere bada, FC Barcelonaren aurka (47.693), urte horretako Aste Nagusiaren hasierarekin batera. Hauek dira San Mameseko liga hasiera batean edukiera-mugarik izan ez dituzten azken bi aurrekariak.

Katedralean uda betean izandako ikusle-kopuru handi hau, neurri handi batean, Real Madridek aurkari gisa duen pizgarriaz gain, bazkideek egindako karnet-lagapenei zor zaie; izan ere, txartela beste athleticzale bati utzita edo klubari lagata, 5.000 eragiketa baino gehiago egin dituzte, aurreko denboraldiko batez besteko 2.300 eragiketa bikoiztuta.

LaLigako 1. jardunaldiko bertaratze-datuak

Athletic Club – Real Madrid (San Mames)
48.927 ikusle (%91,8-ko okupazio-tasa)

Getafe CF – FC Barcelona (Coliseum Alfonso Perez)
13.410 ikusle (%78,88-ko okupazio-tasa)

UD Almeria – Rayo Vallecano (Power Horse Stadium)
14.837 ikusle (%78ko okupazio-tasa)

Sevilla FC – Valencia CF (Ramon Sanchez Pizjuan)
34.184 ikusle (%77,89-ko okupazio-tasa)

Real Sociedad – Girona FC (Reale Arena)
30.848 ikusle (%77,1-ko okupazio-tasa)

Villarreal CF – Real Betis (Estadio de La Ceramica)
17.825 ikusle (%75,8-ko okupazio-tasa)

UD Las Palmas – RCD Mallorca (Estadio de Gran Canaria)
24.100 ikusle (%74,38-ko okupazio tasa)

RC Celta – CA Osasuna (Balaidos)
20.269 ikusle (%69,89-ko okupazio-tasa)

Cadiz CF – Deportivo Alaves (Nuevo Mirandilla)
Gaur. 

Atletico de Madrid – Granada CF (Metropolitano)
Gaur. 

Klubaren helburua denboraldian zehar harmailetan eserleku bakar bat ere hutsik ez uztea izango da, bazkideei etxeko jardunaldi bakoitzean San Mamesera joan daitezen eskatuz eta euren karneta beste athleticzale batzuei edo Klubari lagatzea erraztuz, bertaratzerik ez badute. Horrela, jende gehiagok bizi ahal izango du Katedraleko partida-esperientzia, eta Klubak Ticketingeko diru-sarrerak handitu ahal izango ditu.